k
u
l
t
u
r

Xakea eta hezkuntza

2020/12/11

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Leontxok dio: ‘Gaur egungo munduak, oso bizkorra eta desorekatua, idiosinkrasiarako joera duena, inoiz baino gehiago behar du xakea, pentsatzean datzan milaka urteko joko bat, Interneten bidez praktikatu daitekeena eta hezkuntza, gizarte eta terapia ahalmen izugarria duena, ikerketa zientifikoek bermatua. Hitzaldi honetan, xakeak garatzen dituen tasunen zerrenda izugarria azalduko dut, eta nola erabili ikasgelan zeharka (adimen emozionala, 3 urteko haurretatik hasita) eta diziplinartekotasunez (matematika, hizkuntza, historia, gorputz-hezkuntza, etab.).’

Hizlaria: LEONTXO GARCIA

28 herrialdetako 30.000 irakasle baino gehiago hezi ditu xakean (ehun bisitatu ditu). Hizlari gonbidatua ICOT 2015 (Bilbo) eta 2018an (Miami), eta Global Connections (Toledo 2017 eta Oman 2018) biltzarretan. Xakearen hezkuntza, gizarte eta terapia aplikazioei buruzko hizlaria (adibidez, garunaren zahartzea eta Alzheimerra). Nazioarteko Federazioko Hezkuntza Xakeko kontseilaria (FIDE, 191 herrialde). Tú Innovas taldeko kidea. Xakean Ikasteko zuzendaria (Santillana argitaletxea, 2019). Kazetaria 1983tik (El País, 1985etik). Xakea eta zientzia, grina nahasiak (sei edizio). Europako Federazioko xake-kazetari onenaren saria (2019). Espainiako pabiloiko komisarioa EXPO Universal Dubái 2020an. Judit Polgar Fundazioko Hezkuntza Xakeko enbaxadorea (2019). Espainiako Gobernuaren Kirol Merezimenduaren Domina (2011). Nazioarteko Xake Federazioaren (FIDE) Urrezko Liburuan inskribatua, “munduan xakea zabaltzen egindako ekarpen handiagatik”.

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Aforo mugatua. Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak errespetatu beharko dira

Doako sarrera. Ezinbestekoa da sarrera azaroaren 12tik abenduaren 9ra gordetzea
Sarreren erreserba

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color