k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

A Whiter Shade of Pale. Erretratuak Herbeheretako argazkigintza garaikidean

2019/03/08

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Artegunea

Dohainik


Hellen van Meene
Carla van de Puttelaar
Sanne De Wilde

«Zuria baino zurbilago zaude». Pub batean halabeharrez entzundako esaldi batek hirurogeiko urteen amaierako abesti mitikoetako bat sorrarazi zuen: A whiter shade of pale, Procol Harum-ena, eta kutsu surrealistako testua eta Europa osoan ospetsu bihurtu zuen organo-melodia bat nahasten zituen.

«Zuria baino zurbilago», laurogeita hamarreko urteetan Herbeheretako argazkilarien belaunaldi berri batek fotografiaturiko subjektuen epidermisak ematen zuen sentsazioa da, eta ia guzti-guztiak emakumezkoak ziren kameraren bi aldeetan. Hain zurbilak ziren larruazal horien tonuak zera gogorarazten zuen, eta oraindik ere gogorarazten du: Gotiko berantetik Barrokorako margolaritza, arrosa argiko pintzelkada batek apur bat gorrituriko aurpegi zurbilez eta zeru-koloreko haragiz betea. Nahiz eta Barrokoko zurbiltasunaren erreferentzia ez den garrantzitsuena, noski. Barrokoaren eta posmodernitatearen amaieraren arteko hari gidaria banakotasun eta nortasunaren ideiaren beraren berrirakurketan ere ezartzen zen, XVII. mendean sumatzen hasia eta joan zen mendeko 90eko urteetan kontakizun-kontzeptuari lotua bezala berrartua: etengabe berregindako eraikuntza, gainerakoekiko topaketa-forma ezberdinetan, egungo gizarteak instituzionalizatzen duena.

Erakusketa hau osatzen duten hiru argazkilarien –Carla van de Puttelaar, Hellen van Meene, eta Sanne De Wilde-ren– irudiek era ezberdinetan zertzen dute banakotasunaren bilakaera hori eta bere adierazpena argazkigintzan. Carla van de Puttelaar-ek ikonografia barrokora jotzen du, bere modeloen pose edo jarrerak Rembrandt edo Rubens-en margolanetakoekin lotuz. Hellen van Meenek metodo zientifikotik hurbil dauden irizpideekin mugarritzen du bere lan-eremua, eta bizitzako une batean jartzen du arreta, nerabezaroan alegia, non nia, eraikitzen ari delako, bereziki aldabera baita. Modeloa aukeratu ondoren, Van Meenek istant baten, jarrera edo pose baten bilaketa bezala garatzen du saioa, eta bere subjektuek une pertsonalak adierazten dituzte edo sentimendu intersubjektiboak, beti eremu zabala utziz anbiguotasunari eta aspertze-sentipenari, nerabezaroak hain berezkoa duenari.

Snow White da Sanne De Wildek aukeratu zuen izena gizarteko sektore oso zehatz bati, albinismo-gaitza dutenei, buruzko bere seriea aurkezteko. Horien larruazala –dio berak– argazki-filma bezalakoa da: ezin da argitara esposizioan jarri. Fotografikoaren eta pertsona hauek pairatzen duten argiarekiko hipersentsibilitatearen arteko analogia honetatik, De Wilde saiatzen da pertsona hauen bizi-zailtasunak fokalizatzen lehen planoetan, zeinetan agertzen diren guztiok ditugun beldur eta ziurgabetasunen agerpen gisa, baina funtsean indartsuak, beren hauskortasunarekiko erresistenteak, diren pertsona gisa ere erakusten dizkigu.

[Argazkia: Sanne De Wilde Untitled, 2015 © Sanne De Wilde / NOOR]


2019ko martxoak 8 – ekainak 2
Asteartetik igandera
11:30 – 13:30
17:00 – 21:00

Doako bisita gidatuak
Igandero 18:30etan euskeraz eta 19:30etan gazteleraz

Familientzako tailerrak
Igandero 12:00etatik 13:30arte

Argibide eta erreserbetarako
Kutxa Kultur Artegunea (Tabakalera eraikina). Donostia
T. (+34) 943 251 937
E. hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color