WGSNren aurkezpena SS22 joerei buruz. Jasangarritasuna Covid garaietan

22 udaberri uda joeretako WGSN-ren aurkezpena.
Kutxa Kultur Modak eta Donostiako Sustapenak atseginez gonbidatzen zaituzte WGSNren hitzaldira, munduko liderra baita moda-joeren iragarpenean.
22 Udaberri/Uda denboraldiari begira, Isabel Mesak gidatuko gaitu datorren urterako arropa eta osagarriak diseinatzeko funtsezko inspirazioan. Aurkezpenak mezu, kolore-paleta, ehun, estanpatu eta sasoiko funtsezko produktuei dagokienez joera nagusiak aurkeztuko ditu. Guzti hau, produktu- garapenerako euskarria izanez, egungo pandemia globalaren testuingurua ahaztu gabe.
WGSN autoritate globala da diseinu- eta kontsumo- joeretan, eta mundu osoko markei laguntzen die biharko kontsumitzailearentzat une egokian produktu egokiak sortzeko.
Hizlaria: Isabel Mesa
Eguna eta ordua: 2021eko otsailaren 25a, osteguna | 19:30 Konferentzian birtualki parte hartzeko EMAN IZENA HEMEN (Zoom plataforma) |
Hurrengo
Ekitaldiak
Siziliako arkitektura erromanikoa
02/03/2021
Black Light. Margaret Watkins
05/03/2021