k
u
l
t
u
r

WGSNren aurkezpena SS20 & AW20/21 joerei buruz

2019/06/12

compartir

Ordutegia: 20:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Gonbidapenarekin bakarrik

Dohainik


Kutxa Kultur Modak eta Donostia Sustapena-ko Moda Klusterrak berriz ere WGSNren hitzaldia antolatu dute. WGSN munduko liderra da moda-joerak iragartzen. Horretarako bertan izango da Isabel Mesa, WGSNek Espainia eta Portugalerako duen Country Managerra, eta 2020 Udaberri/Uda eta 2020-2021 Udazken/Neguko denboraldia birpasatuko ditu berak, baita moda-enpresa baten jarduera egokirako gakoak, eta erosketak egin eta gero bildumak saltzeko tresnak ere. Halaber, emakumezko modaren iragarpenaz, koloreez eta konbinazioez hitz egingo du, eta oinetako eta poltsetan funtsezkoak izango diren piezak ere aurreratuko dizkigu.

Antolatzaileak: Kutxa Kultur Moda eta Donostiako Sustapenaren Modaren Klusterra.

Hizlaria: Isabel Mesa, WGSNek Espainia eta Portugalerako duen Country Managerra.

Sarrera gonbidapenarekin. Gonbidapenak persona batentzat balio du
Eskatu zure gonbidapena hurrengo helbide elektronikoan: kutxakulturmoda@kutxa.eus (izena, abizenak, helbide elktronikoa eta telefonoa aipatu beharko dituzu)

WGSN

1998an Londresko mendebaldean sortua, WGSNek 14 herrialde baino gehiagotako profesionalak ditu. Mundu-mailako bere adituek epe labur eta luzerako joeren, kontsumitzaileen produktu eta ohituren jarraipena egiten dute 14 moda-kategoriaren bidez. Munduko denda, marka eta fabrikatzailerik garrantzitsuenei laguntzen diete konfiantzaz lidergoa zertzen. Iragarpen argigarriak egiten dituzte, tokian tokiko iturriak eta ikuspegi globalak erabiliz. Badakite zerk funtzionatzen duen gaur eta zerk funtziona dezakeen bihar.

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color