k
u
l
t
u
r

Víctor Antón Group_bertan behera

2020/03/19

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Changing Gears Víctor Antón Groupen disko berria da. Zortzi abesti original ditu eta musikari eta lagun bikainekin grabatuta dago. Gitarristaren bigarren lana da, konpositore eta bakarlari gisa, konposizio eta instrumentu teknika garatzen duena, tradizioaren elementuak eta kontzeptu garaikideak biltzen dituen proposamen pertsonala. Errabal euskal zigiluan (Gaztelupeko Hotsak) argitaratu zen 2019ko otsailean.

Orain arte, Bogui Jazz (Madril), Festival Raqueros del Jazz (Santander) eta Jazz zikloa Borjan (Valladolid) aurkeztu dira.

“Changing Gears” grabatzeko biltzen diren musikariak ezagunak dira estatuan eta nazioartean. Espainiako jazz-jaialdi eta klub nagusietan jo dute, eta beste musikari ospetsu batzuekin aritu dira agertokian: Perico Sambeat, Lage Lund, Andrzej Olejniczak eta Peter Bernstein. Gainera, beren nortasuna eman diete gaiei, disko fresko eta bizia lortzeko.

Taldekideak:
Víctor Antón: gitarra eta konposizioak
Roberto Nieva: saxo altua
Juan Sebastián Vázquez: pianoa
Arturo Valero: kontrabaxua
Mikel Urretagoiena: bateria

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia/San Sebastián

Drunkat-ek babestutako kontzertua

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color