k
u
l
t
u
r

Venezia, bere artearen jatorria eta distira

2021/11/09

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Hitzaldi honetan, munduko hiririk ederrenetako baten, ederrena ez esatearren, Veneziaren, jatorri liluragarria eta historia ikusiko ditugu. Venezia hiria itsasotik sortu zen, ez baitzen soilik bere gainean sortu eta eraiki, baizik eta, gainera, XIV. eta XVI. mendeen artean, Europako hiririk garrantzitsu eta boteretsuenetako bat izatera iritsi zen, bere flotarekin, Mediterraneoaren zati handi bat kontrolatzen baitzuen Konstantinoplaraino.

Nagusitasun horrek aberastasun handia eman zion, neurri handi batean hiria aberastu eta edertzera bideratua, gustu bikainarekin arte, luxu eta kolorez beteriko mundu baten bidez. Hiri paregabe hau mendeetan zehar mantendu da gaur arte, baina mehatxupean eta arriskuan dago, turismoak urtero inbaditzen baitu eta itsasoan poliki-poliki hondoratzen ari baita, hain zuzen ere, bere aberastasun paregabe guztiak eman zizkion itsasoan.

Hizlaria: Ana Sánchez-Lassa

Catalina de Erauso Arte Elkarteak antolatutako hitzaldia, Kutxa Kultur Gelen laguntzarekin.

Adina: + 18
Hizkuntza: gaztelania

Eguna eta ordua: 2021eko azaroaren 9a, asteartea | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Edukiera mugatua
Ezarritako segurtasun arauak bete beharko dira.

Sarrera doan. Ezinbestekoa da sarrerak erreserbatzea (2021eko irailaren 13tik aurrera)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color