k
u
l
t
u
r

Ura arraroa da

2021/11/12

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Bosgarren urtez jarraian, Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa), Kutxa Kulturekin batera “Zer dakigu honi buruz?” zikloa aurkeztu du Donostian. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi berezi hau gizakiaren jakin-min intrintsekoan oinarritzen da, eta zientziaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak ditu. 2021. urte honetan, jasan dugun pandemiak, zientziaren garrantzia nabarmendu du, eta, horrekin batera, zientifikoki garatutako gizartea izateko beharra.

Horregatik, betiko ilusioarekin, edizio hau aurkezten dugu, punta-puntako Zientziarekin 4 hitzordu dituena, oraina etorkizuna aldatzeko prestatzen ari dena. Hain ohituta gaude ura nonnahi iksutea, nekez pentsatzen dugula bere gan. Hala ere, ura ezohiko moduan portatzen da, eta Unibertsoko txokorik ustekabekoenetan dago. Kometa eta asteroideetatik zelulen barruraino, ura funtsezkoa da lurrean bizitza garatu eta mantentzeko, ezagutzen dugun bezala. Hitzaldi honetan, bidaia bat egingo dugu materia, bizitza eta unibertsoa hartzen dituen urarekin, uraren propietate asko ezagutzeko.

Hizlaria: Silvina Cerveny

Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa) eta Kutxa Kultur Gelak programarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia.

Adina: + 18
Hizkuntza: gaztelania

Eguna eta ordua: 2021eko azaroaren 12a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak
 errespetatu beharko dira

Sarrera doan. Ezinbestekoa da sarrerak erreserbatzea (2021eko irailaren 13tik aurrera)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color