k
u
l
t
u
r

Udaberria/Uda 21eko joeren aurkezpena WGSNren eskutik

2020/05/26

compartir

Ordutegia: 19:30
Lekua: Zoom Plataforma

Dohainik
Izena eman


Gaur egungo pandemia globalaren argitan produktu-garapenerako euskarria ematea du helburu WGSN konpainiaren eskutik datorren joera-aurkezpen honek. 21 Udaberri/Uda denboraldiari begira, Isabel Mesak gidatuko gaitu datorren urterako arropa eta osagarriak diseinatzeko funtsezko inspirazioan. Aurkezpenak mezu, kolore-paleta, ehun, estanpatu eta sasoiko funtsezko produktuei dagokienez joera nagusiak aurkeztuko ditu.

WGSN autoritate globala da diseinu- eta kontsumo-joeretan, eta mundu osoko markei laguntzen die biharko kontsumitzailearentzat une egokian produktu egokiak sortzeko.

Kontsumitzaileari eta diseinuari buruzko gure iragarpenek produktu-diseinu berritzaile eta garrantzitsua sustatzen dute, etorkizun hobea eraikitzeko aukera emanez gure bezeroei. Kontsumitzaileak pentsatzen, sentitzen eta jokatzen duen moduari eragingo diotela dakizkigun aldaketa-seinaleak etengabe monitorizatuz egiten dugu hori. Gure adituek puntuak konektatzen dituzte datozen urteetan beharko ditugun produktu, esperientzia eta zerbitzuak zehatz-mehatz iragartzeko.

20 urte baino gehiago dira arrakasta egiaztatuak ditugula, eta 23 industriatan baino gehiagotan lider diren markei lagundu diegu etorkizuna sortzen.

Gure zerbitzuek kontsumitzailearen portaera, moda, edertasuna, interiorismoa eta bizimodua, datu-analisia eta neurrira egindako aholkularitza hartzen dituzte.

Hizlaria: Isabel Mesa

Zuzenbidean lizentziaduna Unibertsitate Konplutentsean eta Le Havreko Faculte des Affaires Internationales delakoan; WGSN konpainiaren Espainia eta Portugalgo lantaldea zuzendu nuen 2006tik aurrera, eta 2019az geroztik EMEAko funtsezko bezeroen talde arduraduna zuzentzen ari naiz.

Enpresaren egituraren hedapenaren arduraduna izan naiz, hazkunde esponentzialera eraman dut bezero-zorroarekin eta produktu eta zerbitzu berriak sartuz. Nire eginkizunen artean, bezeroentzat joerei buruzko mintegiak eta hitzaldiak ematen ere gozatzen dut, baita sektoreko kongresu eta ekitaldietara joaten ere.


Hitzaldi birtuala Zoom plataforman egingo da, eta arratsaldeko 19:30ak baino 5 minutu lehenago irekiko da. Konferentziara sartzeko esteka zure posta elektronikoan jasoko duzu

Eman izena hemen. Formularioa bete eta erregistroaren berrespena jasoko duzu.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color