k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Txotxongiloak “Gaudeamus”

2018/11/28

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Miguel de Cervantesen “El Licenciado Vidriera”obran oinarritua, La Chana Teatro taldeak nobela honen adpatazio libre bat proposatzen digu.

Miseriatik ateratzeko, gazte behartsu batek famatu izateko duen nahian oinarritutako obra dibertigarri eta originala da hauxe.

Metaforez eta mirariz betetako objektu ezberdinekin egindako lan honek ikuskizun benetan dinamiko, sakon eta dibertigarri bat sortzen du.

Licenciado Vidrierak estamentu ezberdinen zein lanbide ezberdinen gainean egindako kritika soziala, bertan parte hartzen duten pertsonaia objektuekin, primeran adierazten da.

Aktore manipulatzaile bakarrak egiten du lan obra guztian zehar, kontalari, aktore, txotxongilo eta objektu paperak, aldi berean, gauzatuz.

Gaudeamus! (Alaitu gaitezen!) bizi garen mundu artifiziala isalatzen duen ispilua aztertzera gonbidatzen gaituen obra bat da, baina tragediarik gabeko lana da, gizakiok ditugun inperfekzioak onartuz. 20018 La Chana Teatro Salamanca.

Konpainia

1987an Salamankan sortu zen La Chana Teatro Compañía, Aurea Pérez eta Jaime Santos direlarik bere sortzaileak. Elkarrekin gauden urte guzti hauetan istorioak kontatzeko modu propio. Baten bila ibili gara, horretarako gure lanen oinarri beti izan direlarik, objektuak, hitza, interpretazioa eta lekua.

Gure lana metaforetan oinarritzen da, eta hori bilatzen jartzen dugu gure ahalegin guztia.

Gai hauetan espezializauta dauden kritikoek gure lanetan beti baloratu izan dute, testuen kalitatea, adimen eszenikoa, objektuekin egiten dugun lana eta baita interpretatzerakoan daukagun kalitatea ere.

Hurrengo ikuskizunak aurkeztu ditugu:

  • 1987 La virtuosa de Torresmenudas
  • 1989 Un quinqui en Versalles
  • 1990 La creación del profesor Renato
  • 1996 Oro, azabache y alas
  • 1995 Tropel de tripas y trapos
  • 1996 Aventuras y desventuras del cuitado Gonzalillo
  • 1997 El huerfanito
  • 2000 Arrieros
  • 2002 7 noches de mil o el paseo del zángano

Gaur egun errepertorio moduan ditugun lanak, honako hauek dira:

  • Vulgarcito
  • Entre diluvios
  • Gaudeamus
  • Del Lazarillo de Tormes
  • La Osadía

Espainiako geografian osoan zehar bidaiatu dugu azken lau urteotan, aipatutako obra hauekin eta baita atzerriko beste hainbat lekutara ere, besteak beste Brasil, Frantzia, Bélgika, Portugal, Níger, Marruekos, Suitza, Kolombia eta Israel.


Adina: Gazteakhelduak

Iraupena: 60’

Hizkuntza: Erderaz


TITIRIJAI 2018

Azaroaren 24tik abenduak2ra

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color