Txopet & Teko Maisin

Kontzertu bikoitza: Txopet eta Teko Maisin
TXOPET
Bilboko auzo bateko hiru gazte anbiziotsu. Patuak ia ustekabean elkartu dituen ikastolako kide ohiak. Musika organikoaren zale amorratuak dira, baina, garai hartako seme-alaba onak direnez, ez diete joera berriei men egiten, eta hala erakusten dute beren sorkuntzetan.
Airean single batzuk besterik ez dute, eta haurdunaldian daude, non esperimentazioak eta norberaren identitatea bilatzeak dena hartzen baitute. Gitarrazo zuzenak eta oinarri erritmikoa, “rock garagero” amorratu baten bidez norabidea markatzen duena. Melodia itsaskor bezain malenkoniatsuak, autotuneari heltzen dioten ahots lazgarriekin, iltze bat erretzen ari dela, beren kezkei ihes egiteko bidea lortzeko. Milurtekoaren ondorengo idiosinkrasia puruko soinu-proposamena, entzulea axolagabe uzten ez duena.
TEKO MAISIN
Pasa den udaran Jazzaldi edo Atlantikaldia festibaletan debuta egin ostean, Teko Maisin Kutxa Kultur Kluba aretoan arituko da bere lehen lanaren hainbat kanta aurkezten, 2022an zehar grabatuak.
Erritmo dantzagar, ahots melodikoz ta 80eko hamarkadako soinuez jantzitako synth-pop estiloa da kuttuna Mikel Alonso donostiarrarentzat, iraganean John Berkhout, Ane Leux, Havoc edo Nerabe proiektuetan parte izandakoa.
Teko Maisin Kutxa Kultur Musika 2022rako hautatu dute, musikaren arloko egoitza artistikoen programarako, Kutxa Fundazioak sustatua.
Hurrengo
Ekitaldiak
Promesen testura
25/11/2022
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Eira & Band
09/02/2023
Aldakan
16/02/2023
Ura Bikotea
23/02/2023
Pitching day
23/02/2023