k
u
l
t
u
r

Txistu eta fortepiano kontzertua

2021/02/21

compartir

Ordutegia: 12:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Txistu eta fortepiano kontzertua.

Interpreteak:

Peio Irigoyen – Txistu

Ignacio Arakistain – Fortepiano

Aurkezlea: Esteban Elizondo Iriarte

Kontzertua Azkoititik (Intsausti Jauregia) Online transmitituko da konektatzeko esteka | Kutxa Kulturek bere pantaila handian emango du kontzertua.


PROGRAMA

* 5. tonuko Sonata, Do maiorrean……………………………..Fray José de Larrañaga (1728-1806)

• Txirularako Sonata Mi maiorrean, BWV 1034………………..J. S. Bach (1685-1750)
1. Adagio ma non tanto
2. Allegro
3. Siciliano
4. Allegro assai

** Poema del txistulari solitario……………………………………Rodrigo de Santiago Majó (1907-1985)
• Suitea Mi menorrean…………………….……………….………….J. Hotteterre (1674-1763)
1. Prelude
2. Allemande
3. Sarabande
4. I.er Menuet et II.e Menuet
5. Gavotte
6. Rondeau
7. Gigue

* Minuetoa……………….………….………………………………. Fray José de Larrañaga (1728-1806)
• Txirulako kontzertua, Do menorrean, Rv 441………………. ….A. Vivaldi (1675-1741)
1. Allegro non molto
2. Largo
3. Allegro
• Adio probintzia……………………………………………………..Xabier Maria de Munibe (1729-1785) Peñafloridako Kondea

* Fortepianoa bakarrik (Ignacio Arakistain)
** Txistua bakarrik (Peio Irigoyen)

Ignacio Arakistain
Azpeitian jaio zen, 1998an. Musika munduan bere lehen pausuak herriko Juan de Antxieta musika eskola kontserbatorioan egin zituen, Junkal Guerrero irakaslearekin piano ikasketak eginez. Ondoren, bere ibilbidea, Donostiako Francisco Escudero erdi mailako kontserbatorioan jarraitu zuen, Junkal Guerrero irakaslearekin piano ikasketak eginez. Bere herrian hasi zituen, baita ere, organo ikasketak, Jose Luis Frantzesena irakaslearekin. Duela bi urte, saritua izan zen Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan, tekletan, tekla kategorian eta Donostia Hiria Sariketan, berriz, Enrique Lartundo fundazioaren aipamen berezia jaso zuen. Gaur egun, Musikenen, Esteban Landart, Monica Melcova edo Karol Mossakowski maisuekin organoko goi mailako ikasketak egiten dihardu. Hainbat proiektu kulturaletan parte hartu du, 2019an berak konposatutako lehen lanak GALERAK proiektuaren baitan editatuko diskoan kaleratu zituelarik.
Peio Irigoyen
Irunen jaio zen 19921n, bertako musika eskolan tronpeta eta txistu ikasketak hasi zituelarik Miguel Echepare eta Ion Irazokurekin, hurrenez hurren. Tronpeta ikasketak bertan jarraitu bazituen ere, txistu ikasketak Donostiako Musika Eskolan sakondu zituen, Aitor Arozenaren gidaritzapean. Gau egun Musikenen txistu ikasketak Aitor Amilibia maisuarekin amaitu ostean, Oiartzungo Soinuenean txistu irakasle lanetan debil, Arlo akademikotik at esperientzia duen musikaria da. Inguruko zein atzerriko talde, koru eta dantza taldeekin aritu da. Bakarlari lanetan hainbat emanaldi eskaini ditu, haien artean Irun Hiria Musika Bandarekin, Donostiako Udal Txistulari Bandarekin edota Hondarribiko Txistulari Bandarekin. Kemen Dantza Taldeko musikarien ardura eta Irungo Txistulari Bandaren zuzendaritza lanak uztartzen ditu gaur egun.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Streaming.

Plaza mugatuak. Sarrera doan, leku-kopurua bete arte, aldez aurretik 649124820 telefonoan erreserba eginda. 

Antolatzailea: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color