k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Trío Zukan | “Soinuzko begiradak. Toma uno” diskaren aurkezpena

2019/03/02

compartir

Ordutegia: 12:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Soinuzko begiradak. TOMA UNO da Trio Zukan hirukotearen lehen grabazio lana. Jon Ansorenak (txistua eta danbolina), Gorka Catedianok (perkusioa) eta Maria Zubimendik (akordeoia) osatutako taldeak, bost urtetan egindako lanaren hautaketa bat, erakusgarri bat, aurkeztuko du.

Hirukotea sortu zutenean, Zukanekoek bazekiten oinarrizko arazo bati egin beharko ziotela aurre: instrumentu talde honetarako errepertorio original eza. Gutxitan gertatzen dira zentzu edo izaera bera partekatzen dela agerian uzten duten topaketak, eta hiru interprete moldakor, polifazetiko eta hibridok haien begiradak gurutzatzen badituzte eta ulertzen badute soinua modu berean ikusten dutela, sena jarraitu behar da. Baina elkarrekin jo nahi bazuten, obrak behar zituzten, eta haiek lortzeko onena, taldea ezagutzera eman eta konpositoreen interesa piztea zen.

Hori da Soinuzko begiradak. TOMA UNO, bost urteko bilaketa, sorkuntza eta elkarlanaren emaitzaren zati bat. Sei obra grabatu dituzte urte hauetan zehar soinuan margotu eta zizelkatutako lanen adibide gisa. Aurkezpen honetan sei koadro horien zatitxo batzuez gozatzeko aukera izango du ikuslegoak, ZUKAN osatzen duten hiru musikariekin une polit bat pasatzeaz gain.


Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color