k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Trakamatraka | Musika bulegoa

2019/06/24

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Trakamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.


Ikuskizunak bi parte ditu:

Lehena kontzertu didaktikoa da kale-antzerkia eta musika-tresnak erabiliz.
Modu horretan modu partehartzaile, dibertigarri eta dinamikoan musika eta birziklapenaren garrantzia erakusten zaie.

Bigarrenean tailer bat egiten dugu non ikasleak o familak dira tresna sortu egiten dutenak nire laguntzaz.
Gure ingurua ezagutu, errespetatu eta modu dibertigarri, didaktiko eta partehartzailez musikan murgilduko gara tailerretan.
Irudimenari bideak zabalduz eta sormena landuz birziklapenaren garrantziaz ohartuko gara.
Material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko gara eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dugu.
Haize, hari edo perkusio tresna mota ezberdinak, eta hauek jotzeko oinarrizko ezaguera akustikoak jolasaren bidez gozatuko ditugu lagun, ikaskide eta famili artean, besteak beste.

Familientzako tailerra eta kontzertua 
 Eguna: Ekainak 24 | 18:00
 Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera)

SARRERA LIBRA AFOROA BETE ARTE

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color