k
u
l
t
u
r

Tomazacre | Beatbox-en tailerra/hitzaldia

2020/04/18

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Tomazacrek beatboxer gisa bere egoeraz hitz egingo du, bere esperientzia pertsonalaz. Horrez gain, bertaratzen diren guztien artean bere karrera profesionalari buruz sortzen diren zalantzak argituko ditu. Erakustaldia egingo du, beatboxer gisa dituen trebetasunak erakusteko.

Txileko Santiagon jaioa eta hazia, Tomazacre Txileko txapeldun izan zen 2018an bakarka eta Txileko txapeldun 2019an bikoteka Mr. Androide lagunarekin. 2019an, artista polifazetiko hau nazioarteko beatbox lehiaketa garrantzitsuenean, “Grand Beatbox Battle” izenekoan, txapeldunorde izan zen, gaur egungo beatboxer garrantzitsuenetako bat bihurtuz.

Gaur egun 120 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere sare sozial guztietan eta Youtuben 15 milioi bistaratze baino gehiago. Gaur egun, beatbox latinoamerikarraren estandarte nagusi bihurtu da; gainera, hip-hop kulturan murgilduta dago, ez bakarrik beatboxer bezala, baita rapero eta beatmaker bezala ere; kultura honen dibulgazioan dihardu, hazkunde-ikuspuntu bat emanez esfortzu eta lan gogor eta etengabearen bidez.

 #izanezberdin gazteei zuzendua: 14-17 urte

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color