k
u
l
t
u
r

The Lucilles | Kutxa Kultur Gauak

2019/07/05

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Zabaltza

Dohainik


Soul, blues, rhythm & blues zaleak eta leher egin arte dantzan jardun zaleak bolada oneko daude. Pop-Eye 2016 GorabidekoTalentuari Saria jaso eta musika beltzaren SoulSpain.com web ospetsuan Top 1-era iritsi ondoren “Northern Exposure” lanarekin, The Lucilles taldekoek batetik bestera jarraitzen dute kontzertu itzelak emanez jaialdietan (Black Is Back! edo Ebroclub 2017an, Beltza Weekend edo Irun Rock 2018an), edo nazioartean sarraldiak eginez, Italian edo Frantzian, adibidez. Northern Soul, Stax baladak, Rhythm & Blues, Boogaloo, Rock Steady… soinu zaharren bilduma, erritmoz eta freskotasunez betea, proposamen garbi batekin: dantzalekuak leherraraztea!

Ez badituzu entzun, zeren zain zaude? Kristoren taldea da, musika beltzaren handiek bezala jotzen duena, beste garai batzuetako soulik onenaren patina horrekin. Benetan iraganetik iritsiak ematen dute, ezin errepikatuzko garai bateko erritmoak eta soinuak guri ekartzeko. Hamaika musikari oholtzan Aldo Cavaliero esperientzia handiko baxu-jotzailea zuzendari eta Lucille Hurt-en ahots liluragarria gidari dituztela. Agertokian hazi egiten dira, hori baita beraien berezko habitata, eta eszenaratze distiratsua eta ikuskizun liluragarria ematen dituzte, Lucilleren ahots hipnotizatzailea elementu bereizgarri argia bihurtzen baita. Sixties Soul, behar bezalakoa, eta abeslaria, jainkosa, ikusteko aukera duten guztien gozagarri izango dena.

Ekoizpen hobezinarekin eta azken xehetasuneraino mimaturiko moldaketekin, disko handia egin dute, bertan askotariko estiloak eta eraginak sartuta, baina betiere giltzarri baten inguruan: Soula.

Beraien zuzenekoaz gozatzeko garaia da orain!

Lekua: Kutxa Kultur Zabaltza (4. solairua, Tabakalera)

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE
Oharra: eguraldi txarrarekin programazioa Kutxa Kultur Plazan izango da

 

 

 

 

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color