k
u
l
t
u
r

The Inductions | Fast Food Tour 18/19

2019/11/08

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


The Inductions, High Energy estiloa lantzen duen Rock taldea, hiru Irundar eta Azpeitiar batez osatua dago, bere egoitza Donostian dutelarik. 2012 urtetik, 4 diska kaleratu dituzte. “Angel Road” estreinako EP-a, “Pheromones&Flu” lehen diska luzea, “Drops On Fire” taldea sendotzen lagundu zuen LP-a, eta azkenik “Fast Food” EP argitaratu berria, “Lengua Armada” zigilupean kaleratua. Hirugarren euskal taldea da diskaetxe honekin lan egiten duena, Fermin Muguruza eta Su Ta Gar-en ondoren. EP berri hau, taldeak emandako aurre pausoa egiaztatzera dator. Bost abestiz osatua dago, eta bertan, riff indartsuak, oinarri erritmoko sendo bat eta hiru ahots nagusi aurki daitezke. Diskoaren ekoizpena eta abestien nahasketak, Raül GC-ren eskutik iritsi dira. Grabaketa berriz, Bera de Bidasoako MiK studioan burutu da, 2018-ko urtarrila eta otsailaren artean. Azkenik, Estanis Elorzak landu du diskoaren masterizazioa Doctor Master studioan. Baina talde honen indarrik handiena, ematen dituen zuzenekoetan dago. Tentsio eta energia handiz beteak, gipuzkoar laukotea, moderazio gabe igotzen da taula gainera. “Fast Food Tour 2018/19” hemen da, eta esandako guztia egiaztatu ahal izango duzue.

Sarrera librea aforoa bete arte (zutik)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color