k
u
l
t
u
r

Tartufo Art Decó

2020/04/24

compartir

Ordutegia: 20:00 - 22:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

8€
Sarrerak erosi


(Molière-ren Tartufo edo Iruzurtiaren bertsioa). Jatorrizko testuarekin begirunetsuak izanik, gure proposamenak Molièreren lan handietako bat eskaini nahi dio XXI. mendeko ikusleari. Ikuskizunaren estetika 1920ko urte zoroen garaian kokatu dugu. Orgon pertsonaia aski garrantzitsua da, Tartuforen eraginpean eroria (Tartuffe trufa edo boilurrari, lur azpian egoten den onddo bati, emandako izena da), gezurrezko jainkozalea,

Orgonen ondasun guztiak bereganatzeko asmoa duena. Egia esateko, Tartuforen benetako izaeraz ohartu ez diren bakarrak Orgon eta Madame Pernelle, beraren ama, dira. Tartufo hala-moduzko maltzurrak puztu egiten du bere jainkozaletasun edo debozioa eta Orgonen zuzendari espirituala izatera iritsiko da.

Gainera, abenturari hau bere ongilearen alabarekin ezkontzeko asmotan dabil, eta aldi berean beronen bigarren emaztea, Elmira, senarra baino askoz gazteagoa, limurtu edo seduzitzen ahaleginduko da. Agerian geratu ondoren, saiatuko da Orgonek eskualdatu dizkion dohaintza (sinatu) batzuez baliatzen, Orgon bere etxetik bota ahal izateko. Erregearen aurrera ere joango da, baina honek Tartufo atxilo hartzeko agindua emango du, ohartu baita Tartufo iruzurgile bilatua dela.

Antolatzailea: Asociación Cultural Nueve Teatro

interpretatzaileak: Grupo Kilkarrak Estella

Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera). Donostia

Sarrera 8 € | erosi sarrerak hemen

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color