k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Tailerra eta DJ saioa | Kutxa Kultur Gauak

2019/09/14

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Zabaltza

Dohainik


Ibai Saiz Ruda aka Dj Ibai Bilbon jaiotako Dj eta ekoizlea da, bertako hip hop eszenan erreferentea; Ibai aitzindarietako bat izan da turntablism sartzen eta merezi duen protagonismoa ematen.

Espainiako estatuko eta nazioarteko artista handiekin partekatu izan du agertokia, adibidez, Dj Netik, Kid Koala, Makei, Wilor edo Scratch Comando-rekin, besteak beste; batez ere hip hop-aren eta musika elektronikoaren eraginpean, funk-etik dubstep-raino doazen generoak joz, bere saioak zuzeneko turntablism-aren dosi benetakoz beteak daude.

Gaur egun Izerdi Gorria, TGV, Bilboscratch, La Basu & Aneguria musika-proiektuetako parte da, baina aldi berean bere musika-prestakuntzan jarraitzen du konposizioa eta pianoa ikasiz, zenbait musika-proiektutan ekoizle gisa duen lanaz gain.

 DJ Tailerra

Era guztietako jendearentzat den hastapenetako tailer honetan, DJ munduan hasi ahal izateko oinarrizko kontzeptuak irakatsiko ditugu, masterclass honekin lehen mugimenduak birpasatuko ditugu plater eta nahasketa-mahaiaren aurrean, beat jugging, baby scratch, transformer, chirp, chops, flares…

 Edukiak 
  • DJ-aren historia.
  • Nola hasi.
  • DJ-aren lana: zertan datza eta motak.
  • DJ-aren ekipamendua.

– Platerak.
– Mixer.
– Softwarea.

  • Oinarrizko gaitasunak

– Beatmaching.
– Musika-fraseatzea
– Nahasketa eta bolumena
– Efectuak

  • Scratch-a eta bere motak.
#izanezberdin gazteei zuzendua: nerabeentzat

Lekua: Kutxa Kultur Zabaltza (4. solairua, Tabakalera)

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE
Oharra: en caso de climatología adversa la programación tendrá lugar en Kutxa Kultur Plaza (4ª planta, Tabakalera)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color