k
u
l
t
u
r

Susmara + Nerea Bengoetxea + Black Friday

2019/12/27

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Susmara
Donostiako talde bat gara, rock zalea, geuk egiten ditugu geure abestiak, eta saiatzen gara gitarra elektrikoaren musika zahar-ona eta egungo gazteen kezkak bateratzen. Ez ginen jaio ez hirurogeita hamarreko ez laurogeiko urteetan, baina saiatzen gara orduan jaio bagina bezala jotzen.


Nerea Bengoetxea
19 urteko gazte donostiarra, bere zaletasuna egungo musikaren “cover”ak abestea da, eta bere abestiak ondu edo konposatzen ere hasita dago. Tabernetan egiten ditu emanaldiak.


Black Friday
Taberna batean elkartu ginen Iruñean. Jendearekin haserretzen hasi ginen. Pixkanaka garagardoa eragiten hasi zen eta Goikori bere Les Paul gitarrari hautsa kendu eta taldea eratzea bururatu zitzaion. Huici mahai gainean kolpe bat eman, zutitu eta antolaketan hasi zen. Lomas baxuarekin sartu zen gero. Juantxo Ekuadorretik iritsi zen. Pablok ez du adinik taberna-zuloetan parrandan ibiltzeko, baina oso heldua da bere adinerako. Eta Cerrok zirkulua itxi zuen tronpeta batekin. Guztiok garbi geneukan zer egin nahi genuen. Eguneroko xehetasun txikien garrantzia adierazi nahi dugu, eta alferrikako estimulu hutsaletatik deskonektatzeko premia. Badago berehalakotasunaren esklabotasunetik ihes egiterik?
Ezarritakotik harago urrats bat joan eta berehalakotasunaren esklabotasunetik ihes egin. Etiketa eta paradigmetatik ihes egin eta soil-soilik bakoitza nor den, horixe izan, eta horren bertsiorik onena izaten saiatu. Black Friday izena modu ironikoa da betetzen ez gaituen hori guztiori adierazteko. Kontsumo masiboa, askotan zentzu gabea. Horregatik da beharrezkoa ezarritakoa baino urrats bat harago joatea, geure buruaren jabe izan ezinik amaitu ez dezagun.”

Ir un paso más allá de lo establecido y huir de la esclavitud de la inmediatez. Huir de etiquetas y paradigmas y simplemente ser quién uno es e intentar ser la mejor versión de eso. El nombre Black Friday es una forma irónica de reflejar todo aquello que no nos llena. Un consumo masivo y muchas veces sin sentido. Por eso es necesario ir un paso más allá de lo establecido, para no caer en no poder ser dueños de nosotros mismos.”

Norentzat: 14 > 17 urte #izanezberdin

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color