k
u
l
t
u
r

Supereroankortasuna, markak hausten

2020/05/29

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Online


Konfinamendu garaian, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) elkarlanean antolatutako Zientziakutxa: zientzia garaikidea zure eskura hitzaldi zikloak bere jarduera berreskuratuko du neurri batean, momentuko gai zientifikoen inguruko ezaguera eta kultura partekatzen jarraitzeko.

Hitzaldia DIPCko Webinars online plataformaren bitartez emitituko da. Sarbidea HEMEN.
Chat-aren bitartez zure galderak bidali ahal izango dizkiguzu amaieran hizlariarekin izango dugun solasaldian parte hartzeko.

Hizkuntza: euskara


HizlariaIon Errea

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Materialen Fisika Zentroko (CFM – CSIC-UPV/EHU) ikertzaile eta irakasle hau DIPCeko kidea da, eta supereroaleetan aditua den aldetik, jakintza-arlo honen erronka handian lan egiten du: supereroaleak giro-tenperaturan lortzea.

Azken urteotan ulertu da hidrogeno-konposatuetan posible dela supereroaleak lortzea ia giro-tenperaturetan, baina presio oso-oso altuetan. Ezagutza horretan aurrera egiteko, materialen propietateen azterketa teorikoa eta kalkulu-gaitasuna ezinbestekoak dira.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color