k
u
l
t
u
r

StarBlues

2020/10/16

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

3€
Sarrerak erosi


2010. urtean Ordizian osatu, emanaldi ugari eskaini, 2016an aurreneko diskoa, “Gu Geu”, plazaratu eta Hondarribiko eta Tolosako Bluesaldietan parte hartu eta gero, euskaraz abestutako Bluesaren erreferentzia bihurtu da azken urteetan StarBlues taldea Jon Barrerosen (ahotsa eta gitarra) konposizioei esker. Taldean aldaketa batzuk egin ondoren, Urko Ruiz de Apodakaren lekua hartu du Mikel Atxegak baxuan, Yon Labayen dugu piano eta hammondean, Fermin Etxeberria baterian eta, ohi denez, Fredi Pelaezenkolaborazioa ekoizpen lanetan.

“Hitz Gatibuak” lanak aurreko lanaren koherentzia bera du, berezko nortasuna duen banda baten emana da, azken urte hauetan bereganatutako heldutasunak eta abantailak eskaintzen duten balio erantsiarekin batera.

Agerikoak dira proiektu jator eta esklusiboa dela adierazten duten arrastoak. StarBlues taldearen kasuan, bere hizkuntzan abestutako abesti handi horiek eta Bluesaren galbaheti iragazitako kalitate handiko proiektu bat iraunarazteko duten gaitasuna ditugu aztarna horiek, guztiz proiektu bereizgarria eta originala eskaintzen baitigu disko honek.

Data eta ordua: urriak 16, ostirala | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Sarrera : 3 € (kontsumizioa barne)
Sarrerak erosi
Leihatilan
: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua)

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color