k
u
l
t
u
r

Sorkuntza espontaneoa “Bilatu zure musa PAJAr batean”

2022/10/18

compartir

Ordutegia: 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Musika, artista liburuak eta inspirazio une bat zure obrentzat.

Zuzeneko sorkuntza artistikoa, musak bilatzen PAJA bandak eskainitako musikan. Zuzeneko kontzertua, edozein diziplinatako artistentzako sormen eztanda izan nahi duena.

Artista liburuak sortzea edo, edozein beste arte mota sortzea gustatzen bazaizu (margotzea, modelatzea, idaztea, dantzatea, argazkiak ateratzea) PAJAk bere musikaren bitartez sortuko duen inspirazio momentua aprobetxatu dezakezu. Bereziki eskultore, margolari, poeta, dantzari eta mundu grafikoen edo ikus-entzunezkoen artistei zuzendua.

Kontzertuaren amaieran, obrak ikusteko eta erakusteko tarte bat egongo da, eta mikro ireki bat eskainiko da, nahi duten artistek beraien sorkuntzak hitzekin konpartitzeko.

PAJA

Pop sintetikoaren sortzaileak. Taldea 2018ko amaieran jaio zen Paoletta Balmelli eta Javier Vallejoren esperimentu gisa, sintetizadore eta bateria oinarri hartuta konposizio askeko abestiak sortzeko asmoz. Bidean Pedro Nerecan gitarran eta Asier Martin baxuan batu zaizkie. Emaitza, gehienbat, esperimentatu nahi dutenen trantzera irekitako erritmo hipnotikoekin oinarri etereoa da, inprobisazioari une batzuk uzten dizkiona.

Paoletta Balmelli: ahotsa, sintetizadoreak
Pedro Nerecán: gitarra
Asier Martin: baxua
Javier Vallejo: bateria

Sarrera guztiz librea da, aktiboki parte hartzen dutenentzat eta ekitaldia ikusi besterik nahi ez dutenentzat.

Ekitaldi hau Arteliburu21 elkarte artistikoak antolatzen duen “2022ko DONOSTIAKO ARTISTA LIBURUARI BURUZKO VII. TOPAKETA” programaren barruan dago.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color