k
u
l
t
u
r

Son libre | dantza + solasaldia (estrenaldia)

2022/05/28

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

3€/5€
Sarrerak erosi


Sortzen ari den lan honen lehen aurkezpena. Pieza honekin, agertokietan 4 urteko esperientzia duen 17 urteko nerabe baten sorkuntza- eta adierazpen-gaitasuna aztertu nahi dugu.

Sozialki diskriminatuta dagoen kolektibo bateko kide izanik jaio, bizi eta garatzeak Clara bere eskubideen zati handi bat ukatu zaion neskato bihurtzen du. Hala ere, bere gaitasunak eta trebetasunak agerian geratzen dira eta distira egiten dute eszenatokira 13 urte zituenetik igo den aldiro. Espazio honetan modu librean sentitu eta adierazten du, aurreiritzirik, mugarik eta diskriminaziorik gabe.

Sorkuntza horretarako, agertokian egotean ASKATASUN sentipena izan dugu ardatz. Berak idatzitako testua Gabor Csongradi konpositoreak horretarako sortutako soinu-bandarekin nahasten da. Ahotsa, mugimendua, naturako soinuak eta melodiak AUTODETERMINAZIO PERTSONALEKO sentsazioz betetako pieza batean girotzen dira.

Mundu osoko zenbait ikerketak haur eta nerabeen sorkuntza eszenikoaren alde egiten dute, pertsona gisa nortasuna eta hazkundea areagotzeko, are gehiago mugimenduan eta interpretazioan dagoen sorkuntza eszenikoa.

Egilea: Clara Villar López & Mikel Arístegui
Ideia eta errealizazioa: Mikel Arístegui
Testuak: Clara Villar López
Ahotsa: Noelia Toledano
Musika: Gabor Csongradi

SIL Producciones, Artes en Movimiento

Askatasunari buruzko Clararen testua:

Dantzatzen dudanean aske sentitzen naiz, hori da niretzat askatasuna.
Ez dut uste aulkian nagoenik
Besteek bezala sentitzen naiz, garun-paralisia dudala ere ez dut pentsatzen
Imajinatzen dut oinez, korrika… Hori da askatasuna da niretzat. Hegan egin!

Jarduten dudanean bezala, hegan egin dezakedala sentitzen dut.
Niretzat, hegan egitearen esanahia da maite eta errespetatzen nauen jendearen aurrean jardungo dudanean. Hegan sentitzen naiz BIKAIN egiten dudala badakidalako.

Uste dut ezagutzen ez nautenek pentsatzen dutela ezin dudala ezer egin, preso naizela; nire aulkitik, gorputzetik, nire garun-paralisitik. Zer pentsatzen dute –Neska honek ez daki ezer egiten. Nik uste dut hori dela, baina ez dakit.

Egun osoan eserita ikusten nauen jendeak, zomorro arraro bat bezala ikusten nau, ez dakite ni nire zailtasunekin mugitzen naizela eta nik uste dut oso ondo mugitzen naizela.

Lan egiten dudan jendeak errespetatu eta maite nau, seguru sentitzen naiz agertokian. Gustuko dut nire burua ikustea eta errespetatzea, naizen bezalakoa naizelako, ez ordezkatzen dudalako. Gauzak adierazteko moduak bilatzen ditut, eta eszenatokian eta aulkitik kanpo beti topatzen ditut, gorputzarekin hitz egiten dut.

Egun batean oker banago edo zerbait gaizki ateratzen bazait, blokeatu egiten naiz eta aulkiarekiko mendekotasun handiagoa dut, sentimendu kontraesankorra da, aske ez naizelako. Baina ez dit axola eszenatokian nagoelako eta, nahiz eta apur bat zapuztuta egon, aske eta maitea sentitzen naiz, ozeanoaren erdian izurde bat bezala.

Hizkuntza: gaztelaniaz

Sarrera aurreratua: 3 € (ikuzkizunaren bezperako 24:00ak arte) | SARRERAK EROSI 

Leihatilan: 5 €. Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da.

Lehiatila: (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Covid-aren egoerak hala eskatzen badu, osasun agintariek adierazten dizkiguten aldaketak eta protokoloak egin eta aplikatuko dira.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color