Solasaldia urriaren 12ra arte Kutxa Kultur Artegunean ikusgai dagoen Irudi sekuentziatuak. Argentiar emakume argazkilariak 1930-1990 erakusketaren esparruan.
Erakusketak herrialde horretako argazkilaritzan zeharreko ibilbide bat proposatzen du. Argazkilari hauen lanak daude: Grete Stern, Annemarie Heinrich, Lisl Steiner eta Ilse Fusková, Alicia D’Amico, Alicia Sanguinetti, Julie Weisz eta Adriana Lestido.
2021eko irailaren 14a, asteartea | 18:00
Parte hartu ahal izango da ZOOM bidez eta YouTube kanalaren bidez
Kutxa Kultur Artegunean ekainaren 18tik urriaren 12ra arte ikusgai egongo den Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 erakusketan, zortzi emakume argazkilari argentinar handiren lana erakutsiko da. Haietako zenbait aitzindariak izan ziren; beste batzuek, berriz, jardun guztiz independentea egin zuten; guztiek osatzen dituzte Argentinako eta nazioarteko argazkilaritzaren historian narratiba bat antolatzeko funtsezkoak diren sekuentzia bisualak.
Erakusketan argazkilari hauen lanak daude: Grete Stern, Annemarie Heinrich, Lisl Steiner eta Ilse Fusková, Alicia D’Amico, Alicia Sanguinetti, Julie Weisz eta Adriana Lestido.
- 2021eko ekainaren 18tik urriaren 12ra
- Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.
Sarrera librea. Agintariek Covid-19aren aurrean ezarritako arreta-neurriak beteko dira.
Kutxa Kultur ArteguneaAndre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia |
Hurrengo
Ekitaldiak
Ruth Orkin. Denboraren ilusioa
07/07/2022
Kutxa Kultur Gauak | Rumbling Lips
20/08/2022