k
u
l
t
u
r

Slim Fit + LA BONA DEA

2020/02/14

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


La Bona Dea rock talde bat da, Irunen sortua, 2011n. Gaur egun Luis J. Carnicero (ahotsa eta gitarra), Joxean Perez Arretxe (bateria) eta Pablo Arocena (baxua) dira taldekideak. Luis J. Carnicero abeslari eta gitarra-jotzailearen konposizioen inguruan sortu zen taldea.

Taldearen lehen diskoa “Adelante” izan zen, eta 2015eko urtarrilaren 20an argitaratu zen; Spotify, iTunes, … plataforma digitaletan dago entzungarri.
“Adelante” diskoa argitaratu ondoren, aurkezpen-kontzertuak egiten hasi ziren Euskal Herri osoan, Hegoaldean nahiz Iparraldean, baina iritsi ziren Madril, Zaragoza, Huesca eta Sorian jotzera ere.

2019ko martxoan taldeak 10 abesti grabatu zituen bere entsegu-gelan, eta horrela bigarren diskoa osatu zuten; aurrerapen gisa “Echando a perder” abestiaren bideoklipa grabatu zuten, eta YouTuben ikus daiteke.

Irailaren 20an bigarren albuma, “En estado puro”, argitaratu zen, eta formatu digitalean bakarrik eskura daiteke Spotify, Youtube, iTunes, Deezer, Amazon eta abarretan.

Taldeak askotariko eraginak izan ditu, baina estiloak gaztelaniazko rock kutsua du, Los Rodríguez, Tequila, los Ronaldos, los Enemigos, Burning eta abarrena bezalakoa.

Beraien letretan saiatzen dira zenbait unetako bizi-sentipenei irteera ematen, kritikari uko egin gabe ikuspegi subjektibo batetik.


 SLIM FIT

Irunko hirukote bat gara, gaur egun honako hauek osatua:

Juanjo – Gitarra eta ahotsa
Pingüi – Baxua
Jon – Bateria

Geure gaiak jotzen ditugu ingelesez eta gugan eragin dutenen artean daude The Velvet Underground, 50eko rocka, The Jesus and Mary Chain, Wilco eta The Stone Roses.

Gaur egun, 12 abesti jotzen ditugu zuzenean.

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color