k
u
l
t
u
r

Shooting Delpozo | El proceso de creación de sus imágenes y fashion films

2021/11/04

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Sarrera gonbidapenarekin

Doakoa. Inskripzioa
Izena eman


Lara Ubagok Delpozorentzat 2012tik 2018ra arte arduratu zen irudi eta fashion filmen sorkuntza eta ekoizpen prozesuaz hitz egingo du. Urte horietan, Josep Font izan zen sinaduraren zuzendari sortzailea. Izaskun Arana, modan espezializatutako kultur kudeatzailea, berarekin izango da elkarrizketa aurkezteko eta industriaren testuingurua eskaintzeko.

Lara Ubago

Lara Ubago (Donostia, 1963) Espainiako modako arte zuzendari eta estilistetako bat izan da. 80ko hamarkadaren amaieran YMODA aldizkari ikonikoarentzat lan egin ondoren, bere irudi estudio propioa izan zuen Bartzelonan (Estudio Lara Ubago). Gaudí pasabiderako Sortzaile Berrien zuzendaria eta arduraduna ere izan da. Fashion filmen, argazkien, irudien eta bideoen arduraduna ere izan da Delpozorentzat, marka hau iraun duen zazpi urteetan.

Izaskun Arana

Izaskun Arana Pozok (Gasteiz, 1978) ibilbide luzea egin du kultura-kudeatzaile, proiektu-dinamizatzaile eta komunikatzaile gisa Euskal Herriko erakundeetan. Diario de Noticias de Álava egunkarian kulturari buruzko zutabe propioa izan du, eta tokiko irrati- eta telebista-saio kulturaletan parte hartu du. 2017an Puro Entusiasmo sortu zuen, modan espezializatutako lanak egiten dituen proiektu pertsonala: argazkilaritza, ikerketa eta dibulgazioa.

Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

Doan. Eman izena HEMEN (izen-ematea urriaren 18tik aurrera egongo da irekita)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color