k
u
l
t
u
r

Serrulla Chillida Lekun

2020/07/04

compartir

Lekua: Chillida Leku

15€
Sarrerak erosi


Artea, musika eta gastronomia batzen dira esperientzia sentsoriala eskaintzeko. Kutxa Kultur Musika programako talde eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute udako larunbatetan museoko lorategietan. Kutxa Kultur elkartearen lankidetzari eta Keler-en babesari esker, jendeak giro lasaian eta kanpoan ikusi ahal izango du musika. Hamaka batzuk jarriko ditu museoak parte-hartzaileen eskura, segurtasun-distantzia eroso eta lasaiago errespetatuko dela bermatzeko.


Iñigo Serrulla 1995ean jaiotako musikari eta konpositore donostiarra da. Hamasei urterekin hartu zuen eskutan bere lehenengo gitarra eta YouTubeko bideoetan ikusitakoa imitatuz eta errepikatuz beharrezko tresnak bereganatu zituen bere musika propioa sortu ahal izateko. Pixkanaka, musika elektronikoarekiko zuen interesak gora egin du, baita musika mota honek dagoeneko ezagunak zituen estiloetan izan ditzakeen aplikazioei buruzko gogoetak ere. Momentu honetan, 2018ko martxoan SERRULLAren izenpean argitaratuko den bere lehenengo lanaren ekoizpenean dabil murgilduta.

Iñigo Serrullaren talde-kide dira; Andoni Etxebeste Arriandiaga, Mikel Alonso Sainz eta Sergio Villar.


Chillida Lekuk 19:00etan irekiko dizkie ateak bertaratutakoei, kontzertua baino lehen (20:30ean) museoa bisita dezaten. Kontzertuaren ondoren, Lurra Café-n afaldu ahal izango da. Bertan, tokiko, denboraldiko eta ekologiako produktuen karta eskaintzen da.

Kontzerturako sarrerek 15 euroko balioa dute eta museoaren webgunean daude salgai: www.museochillidaleku.com.

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color