k
u
l
t
u
r

Señor Workaholic | Zine-Forum filosofikoa

2021/11/13

compartir

Ordutegia: 17:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Lanean pasatzen dugu gure bizitzaren parte handi bat, eta honetan ditugun gorabeherei buruz asko hitzegiten badugu ere, gutxitan hausnartzen dugu lanari berari buruz. Filme honek jarduera profesionalaren gaineko hurbilketa bikoitza proposatzen digu: lanak gure bizitza pertsonalean duen paperaren ingurukoa, eta lan batzuk duten tokia eta zilegitasuna gizartean.

Hau ez da Zine-Forum bat, ez eta elkarrizketa filosofiko tailer bat. Hau Zine-Forum filosofiko bat da, bien arteko nahasketa proposamen bat.

Eta zer da Zine-Forum filosofiko bat? Aukeratutako filme sorta batetik abiatuta, problematikoak diren gai batzuei buruzko elkarrizketa filosofikoak planteatzen dituen jarduera. Pelikulak gure adimena martxan jartzen duten kliskagailuak izango dira, auzia bere konplexutasunean mahai gainean jartzeko modua. Gidatutako elkarrizketa filosofikoa izango da bidea ondoren, gaian murgildu eta hausnarketa kooperatibo bat egiteko giltza.

Filosofia akademikoaren adar tradizionaletatik pixkat aldenduz, egunerokotasunean murgilduko gara proposatzen ditugun filmeen eskutik. Tematika hauetara hurbiltzeko moduan topatuko dugu ordea gure jardueraren alderdi filosofikoa. Film bakoitzaren ostean, ordu beteko elkarrizketa gidatua egingo dugu, beti ere parte hartzaileen interesetatik abiatuta. Konbentzituta gaude filosofia egitea ez dela gaien kontu bat, baizik eta gaia jorratzeko moduarekin lotuta dagoen zerbait dela.

Zinemaz gozatu, elkarrizketaz ere, eta garrantzitsuak diren kontuetaz sakontasunez eta konpainia onean hausnartu. Ez zaigu okurritzen plan hoberik udazkeneko asteburuetarako.

Antolatzailea: Jakinmin Filosofia Elkartea, Kutxa Fundazioaren elkarlanarekin.

Adina: + 18 urte

Hizkuntza: elebitan. Filmak bertsio originalean proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta elkarrizketan gazteleniaz edo euskeraz espresatu daiteke bakoitza, erosoen sentitzen dena.

Doako sartzea. Izena eman behar da HEMEN 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color