k
u
l
t
u
r

SARS-CoV-2 eragindako patologiak eta birusaren aurkako babes-estrategiak

2021/11/19

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Bosgarren urtez jarraian, Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa), Kutxa Kulturekin batera “Zer dakigu honi buruz?” zikloa aurkeztu du Donostian. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi berezi hau gizakiaren jakin-min intrintsekoan oinarritzen da, eta zientziaren eta dibulgazioaren arloko profesionalak ditu.

2021. urte honetan, jasan dugun pandemiak, zientziaren garrantzia nabarmendu du, eta, horrekin batera, zientifikoki garatutako gizartea izateko beharra. Horregatik, betiko ilusioarekin, edizio hau aurkezten dugu, punta-puntako Zientziarekin 4 hitzordu dituena, oraina etorkizuna aldatzeko prestatzen ari dena.

Hitzaldi honetan, Enjuanes doktoreak deskribatuko ditu pertsonengan oso patogenoak diren koronabirusen arteko ezaugarri bereizgarriak; izan ere, ezaugarri horiek direla eta, gaur egungo pandemia eragin duen SARS-CoV-2 oso birulentua dela ikusiko dugu. Koronabirus horientzako zein txerto-mota dauden azalduko digu eta bere laborategian garatzen ari diren RNA erreplikoi batean oinarritutako txertoa aurkeztuko digu.

Hizlaria: Luis Enjuanes Sánchez

Materialen Fisikako Zentroak (UPV/EHU eta CSIC mistoa) eta Kutxa Kultur Gelak programarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia.

Adina: + 18
Hizkuntza: gaztelania

Eguna eta ordua: 2021eko azaroaren 19a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak
 errespetatu beharko dira

Sarrera doan. Ezinbestekoa da sarrerak erreserbatzea (2021eko irailaren 13tik aurrera)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color