k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Sara Zozaya + Mikel Gorriti | Kutxa Kultur Gauak 2018

2018/08/25

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Zabaltza (4. solairua)

Dohainik


Sara Zozaya musikaren munduan akordeoiarekin sartu zen Piazzolla interpretatuz, eta orduan erabaki zuen bere musika egitea. Bere abesti intimistak erraz entzuten dira teklatutik gitarrara egiten dituen aldaketei esker, eta batzuetan Itxaso Navarroren txeloaren behe-soinuek babestuta, bestela aterako ez litzaizkiokeen istorioak kontatzen ditu Sararen ahotsak. Leonard Cohen, Mazzy Star edo Toe-ren bertsioak nahasten ditu beren artean. Gainera, Nerabe taldeko ahots nagusia izanik, taldearen abestiak ere sartzen ditu tartean bertsio beroagoetan.


Mikel Gorriti Lucaioli,

gipuzkoarren semea, Alemania jaio zen eta bertan bizi da. Gaur egun Weimar-en, Musikgymnasium Schloss Belvedere-n ari da ikasten; talentudun musikarientzako ikastetxe berezia da, eta gitarra eta pianoa jotzen ditu bertan.

Duela lau hilabete Jugend Musiziert 14 eta 16 urte arteko gitarra-jotzaile baten ekitaldirik onenarentzako saria irabazi zuen. Gainera, musikari bakanetako bat izan zen “pieza moderno baten interpretaziorik onenerako” izendatua.

Gaur egun ikasten ari den ikastetxean bertan egunen batean musika-irakasle izatea gustatuko litzaioke Mikeli.

Datorren larunbatean, gitarra-kontzertu txiki bat eskainiko digu, Sara Zozaya eneatarraren kontzertuaren aurretik.


Kutxa Kultur-ek, musika, artea, antzerkia eta dantza bezalako diziplinetan tokiko talentu amateurra laguntzen duen plataformak, Kutxa Kultur Gauak proposatzen ditu abuztuko larunbatetan. Giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztioi zuzenduta. Anima zaitez!

 

Hurrengo
Ekitaldiak

Kloud C

18/01/2019


Gudua

24/01/2019


Tenpera

25/01/2019



Anai

26/01/2019



Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color