k
u
l
t
u
r

Ruth Orkin. Denboraren ilusioa

2022/07/07

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Artegunea

Dohainik


Ruth Orkin (1921-1985) fotokazetari eta zinegile estatubatuarrari eskainitako erakusketa, emakumeek 40-50eko hamarkadetatik argazkilaritzaren munduan leku bat lortzeko egin duten borrokaren lekukotasun bat gehiago. 1943an, New Yorken bizitzen jarri zen Orkin, eta argazkilari jardun zen gau-aretoetan; bestalde, Photo League delakoan parte hartu zuen, hau da, argazki-erreportajeak salaketa sozialerako tresna gisa aldarrikatzen zituen kooperatiba batean; bertako kide ziren beste emakume argazkilari batzuk, esate baterako, Berenice Abbott.

Hortik aurrera, aldizkari handi batzuentzat lan egin zuen, hala nola Life, Look eta Ladies Home Journal. Bidaian joan zen Italiara, eta, horren haritik, erreportaje argigarri bat egin zuen, Bigarren Mundu Gerraren ostean bakarrik bidaiatzen ziren emakumeei buruzkoa (Don’t Be Afraid to Travel Alone). Oso ezagunak dira Orkinen bi argazki-liburuak: A World Through My Window eta More Pictures From My Window: Central Park alboko bere etxebizitzatik egindako argazkiak biltzen dira horietan, eta hiriaren historiari buruzko dokumentu bikaina osatzen dute.

Erakusketa honek Orkinen lanaren gaineko begirada berri bat eskaintzen du, argazki-irudiaren denborazkotasunari dagokiona hain zuzen. Zinemagile izateko grina ere erakutsi zuen Orkinek, fikzioaren eta dokumentalaren arteko filmak sortuz –horren erakusgarria da, esaterako, erakusketa honetan bildu dugun film bat, Orkinek Morris Engel bikotekidearekin batera egindako The Little Fugitive, zeina Oscar sarietarako hautagaia izan baitzen 1953an–; aldi berean, bere argazki-irudietan bildu zuen eskema zinematografikoa. Orkinek hainbat baliabide formal erabili zituen denbora eta mugimendua adierazteko bere irudi finkoetan: bitan banatzea, aldiberekotasuna, errepikapenak etab.; eta film-sekuentzia laburrak asmatu zituen irudi bat, bi edo hiru oinarritzat hartuz.

Haren ekoizpenera eta historiara hurbiltzeko aukera bakana dugu hauxe.

Komisarioa: Anne Morin

2022ko uztailaren 7tik azaroaren 6ra

Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00

— Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 251937  ¦  artegunea@kutxa.eus ¦  kutxakulturartegunea.eus

Sarrera librea. Agintariek Covid-19aren aurrean ezarritako arreta-neurriak beteko dira.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color