k
u
l
t
u
r

Rrucculla | Kutxa Kultur Gauak 2018

2018/09/01

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Zabaltza (4. solairua)

Dohainik


RRUCCULLA bezalako artistek “denbora” aldagaia berrikustera bultzatzen gaituzte hobeto ulertuak izateko: bere konposizio erritmoa deabruzkoa da eta bere diskoak iraungitze data izango balute bezala tratatzen ditu, janaria izango balira bezala eta, aste batzuk beranduago, zapore desberdin bat izango balute bezala. Horregatik, beti etorkizunari begira sortzen dago, inor baino lehenago iritsi nahi duelako. Bere hurrengo disko, oraindik bere izena ezagutarazteari uko egiten duen arren, bere 13. lana da. Asteak pasa dira RRUCCULLAk lan hori hurrengo diskoan zentratzeko alde batera utzi zuenetik, noski. Bere soinuak aurkitzen dituen lekua agorrezina da.

Barakaldoko ekoizlearen musika emozionala, harrigarria eta koloretsua da. Bertan modu naturalean nahasten dira popa, footworka, IDMa, hip-hopa, jazza eta math rocka. RUCCULLAren eskutik bakarrik zentzua duen konbinazio bat da, haur logika bati erantzungo balio bezala.

https://www.facebook.com/RRUCCULLA/

Musika elektroniko festibalaren eta Kutxa Kulturren arteko elkarlana.


Kutxa Kultur-ek, musika, artea, antzerkia eta dantza bezalako diziplinetan tokiko talentu amateurra laguntzen duen plataformak, Kutxa Kultur Gauak proposatzen ditu abuztuko larunbatetan. Giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztioi zuzenduta. Anima zaitez!

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color