k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Risoteka eta Eskutxiki | 3 – 8 urte

2019/04/15

compartir

Ordutegia: 9:00 - 13:00
Lekua: Kutxa Kultur

75€/ Sarrerak erosi 60€


“Risoteka eta arte-adierazpenerako tailerra haurrentzat.

Barrearen bidez, balioak (begirunea, berdintasuna, zintzotasuna, etab.) ikasiko ditugu. Helburua oztopo pertsonalak gainditzea da barrearen bidez, eta balioak ikasteko eta barneratzeko baliabide edo tresna gisa erabiltzea. Jardueretan aurrera egiten dugun neurrian, ikusiko dugu iruzur edo tranparik ez egitea zintzoa dela, txandari jarraituz gauzak egitea begirunea dela eta begiak itxita guztiok berdinak garela.

Gainera, margotze, eskulan eta collage-konposizioaren bidez, era naturalean eta oztoporik gabe adierazi ahal izango ditugu sentimenduak, bizipenak eta era guztietako esperientziak. Hesiak hausteko sentsazioa biziko dugu, adibidez, eskuekin arrosa koloreko zeruak edo zuhaitz urdinak margotzea izango dira biziko ditugun esperientzietako batzuk.

Adina: 3-5 urte eta 6-8 urte (2010-2015 bitartean jaiotako haurrak, biak barne)

Data eta ordutegia
2019ko apirilak 15a, 16a eta 17a
9:00-13:00
Guztira: 12 ordu

Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera). Donostia / San Sebastián

Hizkuntza: euskaraz

Prezioa: Gaztedi: 60 € (Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken) // Orokorra: 75 €
Materiala sartuta dago


Izen emateak: otsailaren 25etik apirilaren 1era

3-5 urte: IZENA EMAN

6-8 urte:   IZENA EMAN

Informazio gehiago
Kutxa Kultur  ¦  T – 943 251919  ¦ kutxakulturgelak@kutxa.eus

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color