k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Presta zaitez casting-erako Zuriñe Hidalgo eta Karlos Nguema-rekin

2019/05/25

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko abeslaria eta ETBko Bagoaz! eta Dantzan Go telebista-saioen aurkezlea, eta Karlos Nguema, Goazen! eta Bagoaz!-eko abeslari, antzezle eta koreografoa datorren maiatzaren 25ean elkartuko dira KUTXA KULTUR-en #izanezberdin gazteekin (12 urtetik aurrerakoekin) agertokietan eta hedabideetan duten esperientzia zabala partekatzeko.

#izanezberdin Kutxa Kultur-eko programa gazteenak arratsalde bat Zuriñe eta Karlosekin igarotzera gonbidatzen zaitu; beraiek eszenatokietan eta lider diren programetan duten esperientzia artistikoa kontatuko dizuete, eta aholkuak eta “trikimailuak” ere emango dizkizuete, zeuen eszenaratzea (dantzan, musikan edo antzerkian) hobetzeko partekatu eta gauzatu ahal izan ditzazuen. Artistikoki hazteko eta aurkezten zareten castingetarako teknikak hobetzeko aukera ona!

Talenturik gazteena ikusgai bihurtzeko #izanezberdin-etik antolatuko den ekimenari emango diote hasiera Zuriñek eta Karlosek; musika, dantza, antzerkia… non ikusten duzu zeure burua?

Sarrera librea afora bete arte

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color