k
u
l
t
u
r

Liburuaren aurkezpena “Los últimos miqueletes de Guipúzcoa”

2019/06/13

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur (Ruiz Balerdi Aretoa)

Dohainik


Idazlea: Jorge Cabanellas

Mikeleteen komandanteen ezpata bat Madrilgo erdi-erdiko eliza baten aldarean. Mikelete bat Leningraden neguaren hotz minean borrokan. Bigarren Mundu Gerrako pilotu aliatuak, Frantziako erresistentziako mikelete batek nazien atzaparretatik askatuak. Eszenografo mexikar arrakastatsu bat, guztientzat ezezaguna mikelete gisa. Gipuzkoar abizenak, probintzian desagertuak, sorlekutik urrun irauten dutenak.

Los últimos MIQUELETES DE GUIPÚZCOA (Gipuzkoako azken mikeleteak) probintziak izan zituen azken foru-polizien bizitzari buruzko kontakizuna da. Denbora zehar bidaiatuz ─1784. urte arriskutsuan lapurrek, gerrek, pandemiek eta indarkeria paregabeak herri-segurtasuneko lehen partidak sortzea eragin zuten; gero 1797an Mikeleteen Kidegoa sortu zen─, liburu honek, gipuzkoarren iritziaren aurka, probintziako azken foru-polizia izan zirenen historia kontatzen du.

Beraien jarduera-sorta bat ezagutzera emanez, mendeetan zehar ibiliko gara gerrate, lazeria-urte, errepublika, errege eta diktadoreekin topo eginez. Mikeleteen begietatik biziko ditugu inbasioak, karlistaldiak, Espainiako Gerra Zibila eta kidegoaren erbestaldia: lehenik Bizkaira, Santanderrera, eta azkenik Kataluniara eta Frantziara.
Asko ez dela desklasifikaturiko materialari esker, mikeleteekin zer gertatu zen jakingo dugu, senitartekoek utzitako argazki argitaratu gabeak, agiriak eta kontakizun ezezagunak erakutsiz.

Mikeleteek pairatu zuen jazarpen berdingabea erakutsiko dugu, bai muturreko errepublikarren aldetik eta bai frankista amorratuen aldetik: batzuen eta besteen artean lortu zuten foru-poliziaren kidegoa bururik gabe uztea, Francoren ardura izan zen suntsiaraztea eta gure demokraziarena ez berpiztea.
Kidegoaren agonia geldoa, bere kideen aurkako erasoak, hilketak, ezin hautsizko erresistentzia, atzerriratzea, itzulera, espetxea, errepresioa eta herri batek inoiz izan duen poliziarik maitatuena ahaztea.

Liburua argitaratu da Kutxa Kultur-en laguntzarekin

Eguna: Ekainak 13; 19:00
Lekua: Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color