`Zoriontsuak izatea aukeratu genuen´

2021/03/11
Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruzko solasaldia –Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazlea 2020 urtean, kontakizun modalitatean-, Mikel Ayllon egilearekin, eta liburuan oinarritutako ‘Elkar ezagutu genuen eguna’ antzezlana, Irati Onaindia eta Aritz Bengoa aktoreekin, Igor Arzuagaren musikarekin eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean.
Sinopsia: Elkar ezagutu genuen eguna, hotz egiten zuen, otsailaren 7 guztietan bezala. Zure begiekin akordatzen naiz. Batez ere. Jende zoriontsuak izan ohi duen distira zeukaten egun hartan. Zoriontsuak ginela ematen zuen. Baina nola heldu ginen haraino? Zein da zoriontsua izateko ibili beharreko bidea?
Eguna eta ordua: 2021eko martxoaren 11a, osteguna | 19:30 Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián Hizkuntza: euskara |
Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Gonbidapenak lortzeko idatzi hurrengo helbidera: kutxakultur@kutxa.eus (Izen-deiturak eta telefono-zenbakia)
Hurrengo
Ekitaldiak
Siziliako arkitektura erromanikoa
02/03/2021
Black Light. Margaret Watkins
05/03/2021