Postal Kolekzionistak 2018an sorturiko taldea da. Euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak elkartu eta kantautore rock giroetatik pop doinuetara doan Azken gaua hirian izango da euren lehen estudioko lana.
Iñigo Asensiok (Homo Demens, Manent, Van Popel, Charlie & the Colours) idatzitako 11 kanta jantzi dituzte Ander Zubillaga gitarristak (Governors, Iker Lauroba, Zesuma, Blue Mood…), Michel Longaron bateristak (Imanol Larzabal, 21 Japonesas, Mikel Erentxun, Iker Lauroba…) eta Juanjo Falcón baxu-joleak (Les Mecaniciens, Momau, Labrit, Manent…). Zuzenekotarako Irene Lopez pianista gazteak bat egin du taldearekin.
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera). Donostia
SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE
Hurrengo
Ekitaldiak
Aitor Ortiz. GAUDÍ. Inpresio intimoak
15/11/2019
Roland Topor-en fantasiazko artea
24/10/2019
Zuzeneko artea | Maite Diez
02/12/2019
Jostailu berriak biltzeko kanpaina
05/12/2019
Milennial-en adikzioak
11/12/2019