k
u
l
t
u
r

“Pirinioak, mendien ikuskizun geologikoa” Asier Hilario | ZientziaKutxa

2021/06/02

compartir

Ordutegia: 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik
Izena eman


Ez gara gutxi Gipuzkoan Pirinioak maite ditugunak. Azken urtean faltan bota ditugu eta ziur naiz ahalik eta lasterren gutariko askok tontor eder horietara joko dugula. Pirinioak mendi ederrak baino askoz gehiago dira. Ikuspegi geologikotik begiratuta, Pirinioak benetako monumentua dira. Hori izango da nire hitzaldiaren leloa eta helburua: urrutira joan gabe, Pirinioen edertasuna begi berriekin ikusteko aukera eman nahi dut.

Asier Hilario Geologian doktorea eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeko koordinatzaile zientifikoa da. Gaur egun, Geologia Zientzien Nazioarteko Batasuneko Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko (IUGS) presidentea da.

Bere eginkizun nagusiak Lurreko zientzien komunikazioa, ondare geologikoaren kontserbazioa eta maila globalean Geoparkeen egitarauaren garapena dira. Hainbat liburu eta zientzia eta dibulgaziozko artikulu argitaratu ditu. Komunikabideekin kolaboratzen du maiz, eta mendian gida lanetan zein mundu osoan zehar hitzaldiak eskaintzen gozatzen du.

Geoparkeen Sare Europearreko aholkularitza batzordeko kidea da, UNESCO-ko ebaluatzailea, eta Nazioarteko Geozientzia Programa ospetsuko batzorde zientifikoaren ( IGCP – UNESCO/IUGS) partaide da nazioarteko kooperazioa dinamizatu eta ikerketa geologikoaren bitartez gizartearen ongizatea bilatzeko.


Espezialista ez den publiko bati zuzendutako dibulgazio-hitzaldia, gai zientifikoei buruzko ezagutza eta lilura partekatzeko, ikertzaile adituen eskutik.

ZientziaKutxa: Gene bidaiaria izeneko hitzaldi-zikloa Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta dago.

Hizkuntza: euskara
Eguna eta ordua: 2021eko ekainaren 2a, asteazkena | 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Doako hitzaldia, HEMEN izena behar da izena
Hitzaldia Streaming bidez emango da YouTubeko Kutxa Fundazioaren kanalaren bidez SARTU HEMEN

Asier Hilario

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color