k
u
l
t
u
r

Physis Versus Nomos “Arraro nioenean”

2020/05/02

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Physis Versus Nomos Beñat Antxustegi Goikoetxetaren proiektu pertsonala da, lehen aldiz bandarekin grabatu du bere laugarren diskoa den ARRARO NIOENEAN. Berako Atala estudioan zuzenean eta analogikoan grabatuta Iñigo Irazokiren gidaritzapean eta Unai Pelax (baxuan), Eneko Sierra (saxoan) eta Xalba Ramirez (baterian) lagun. Aurreko lanak “Saudade é fatal” (2016), “EZIN” (2013) eta “Zirrara eta ferekaren artean” (2011)

Diskoan hainbat lagunek kolaboratu dute: Petti, Miren Narbaiza (Mice) Lide Hernando (Liher), Ane Antxustegi, Tristan Crowley, Iñigo Lurgain, Gartxot Unsain (madeleine), Maddi Gerriko (koban) eta Esti Beraza (Koban).

Arraro nioenean spotifyn eta bandcamp eta gainerako plataformetan dago eskuragarri. eta CD eta LP formatuan. Artelana Malen Amenabarrek sortu du. https://open.spotify.com/

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia/San Sebastián

Sarrera librea aforoa bete arte

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color