Pasadena

2022/04/09
Libe García de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkari laguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena euren esku hartu dute eta Danilo Forondak osatu ditu gitarra elektriko eta baxu moldaketak. Dani Arrizabalagak, berriz bateriarenak. Emaitza harrera ederra izaten ari den diskoa da.
Ahots armonia bikainak, instrumentazio aberats eta dotorea eta euren ibilbideetako doinurik landuenak aurki daitezke proiektu berri honetan, aurreko taldeetan eta kontzertuetan ikasitako guztia disko bakarrean gorpuztu balute bezala.
Ilunabarreko rock eta folk ukitudun musika, gitarra elektriko zein akustikoak, bateria erritmo landuak eta teklatu geruza sendoak abesti bakoitzari behar duena eskaini nahian.
Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak.
Hurrengo
Ekitaldiak
Ruth Orkin. Denboraren ilusioa
07/07/2022
Kutxa Kultur Gauak | Víctor Antón Group
11/08/2022
Kutxa Kultur Gauak | Rumbling Lips
20/08/2022