k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Paloma Pujol | Freestyler

2019/05/04

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Master Class + hitzaldia.
Beti izan dut gogoko futbola. Mexikon hazteak talde batean futbolean jokatzea zaildu zidan, garai hartan ez baitzegoen emakumezkoen talderik; beraz, gizonezkoen taldeetan jokatzeko modua aurkitu behar izan nuen.

Urte batzuk geroago Madrilera aldatu nintzen. Hemen Footbag deituriko kirol bat aurkitu nuen, altzairuz beteriko zakuto batez jokatzen dena. Kirol honek Freestyle sentimendua eman zidan, espresatzeko modu bat. Gaur egun profesionalki lehiatu eta munduko txapelduna naiz.

Harago joatea erabaki nuen eta zerbait berria probatzea; beraz, Freestyle futbolean hasi nintzen. Urte gutxiren buruan, entrenamendu eta sakrifizio handiarekin, Espainiako lehen Freestyler profesionala bihurtu nintzen.

Paloma Pujol Footbag-eko munduko txapeldunak baloiarekin dituen abileziak erakutsiko dizkigu.

AZKENALDIKO LANA

Movistar +entzako iragarkia filmatzea Rafa Nadal eta David Broncanorekin
F.C.B eta Boca Juniors arteko partidaren aurretiko emanaldia
Emakumezkoen kirola sustatzeko iragarkian parte hartzea
NET (Nunca es tarde) programan parte hartzea El Capi Pérez eta Erika Fernández-ekin

Antolatzailea: Kutxa Kultur izanezberdin (12-17 urte), Kutxaren programarik gazteena

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color