k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Oteiza Arantzazun. Espresioa ahultzetik espazio harkorrera

2019/10/07

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur (Ruiz Balerdi Aretoa)

Dohainik


Hitzaldi hau Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 programaren barruan kokatzen da. Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, aurkeztu zuten programa hau pasa den maiatzean. Arantzazuko proiektuaren arte eta kultura aldetiko esangura aztertzea eta zabaltzea du helburu, Jorge Oteizaren eskultura-lanaren fatxadako instalazioaren 50. urteurrena ospatzearren; instalazio lan hori 1969ko ekainetik urrira bitartean gauzatu zuen eskultoreak.

Arantzazuko basilikako esku-hartzea Jorge Oteizak egindako obra publikoko proiektu garrantzitsuena da, eta ezinbesteko erreferentzia da herrialdearen eta bertako kulturaren historian.

Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 programak aztertu egiten du Arantzazuko basilikarako estatuariaren garapenak Oteizarentzat izan zuen garrantzia eta esangura, eta sakon analizatzen du eskulturako proiektuaren bilakaera, arkitektura alderdiarekin izan zuen loturarekin batera, ahantzi gabe ordea eskultoreak, 1969an, obra instalatzea lortu zuen arte instalazioa eragotzi zuten eliz galarazpenak eta planteatu ziren aukerak.

Hizlaria: Elena Martín
Sarrera librea aforoa bete arte


Programa honek 2019ko ekainaren 19tik urriaren 27ra bitartean zenbait egoitzatan garatzen dituen beste ekintza batzuk:

  • Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 erakusketa-proiektua. Erakusketa-proiektua erakunde antolatzaileen egoitzetan garatuko da, eta aukera emango du Oteizak basilikako fatxadan esku hartzeko landu proiektuaren funtsezko oinarriak ulertzeko zein haren garapena markatu zuten une erabakigarriak ezagutzeko. Proiektuko komisarioa Elena Martin izango da, Oteiza Museoko kontserbatzailea.
    << Erakusketa Oteiza Museoan (2019ko ekainak 19-urriak 27)
    << Erakusketa Gandiaga Topagunean (2019ko ekainak 28-urriak 27)
  • Bi erakusketa proiektuetarako bisita gidatuak, Elena Martín, erakusketa-proiektuaren komisarioaren eskutik.
    << Ekainak 22 eta urriak 5, 12:00etan, bisitak Oteiza Museora
    << Ekainak 29, abuztuak 24 eta urriak 19, 12:00etan, bisitak Gandiaga Topagunera
  • Lantegi pedagogikoak bi-erakusketa proiektuetan. Proiektu honetarako berariaz diseinatutako lantegiak programatuko dira. Horiek haurrei lagundu egingo diete arkitekturako proiektu baten dimentsioa ulertzen.
  • Argitalpenak. 1950-1969.Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 monografiaren argitalpena.
  • Ospakizun ekitaldia. Gandiaga Topaguneak, irailaren 21ean, Oteizaren obra Arantzazuko basilikako fatxadan instalatu zuteneko 50. urtemuga ospatzeko ekitaldia hartuko du.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color