k
u
l
t
u
r

Oma eta ola | irakurketa poetikoa

2022/04/30

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Dohainik


Irakurketa poetikoa Omako basoa erakusketaren esparruan. Erakusketa ikusgai dago Kutxa Kultur Plazan apirilaren 27tik ekainaren 12ra.

Partaideak: Felipe Juaristi, Luisa Etxenike, Aritz Gorrotxategi, Juan Ramón Makuso, Eli Tolaretxipi eta Pello Otxoteko.


1982 urtean Agustin Ibarrola 500 pinu-enborren azalean pintatzen hasi zen, Oman, Kortezubin.

Basora bidean oraindik ikus daitezke artistarengan eragina izan duten ezaugarri geografikoak,  pintatze lan horri ekindakoan: Basondo eta Oma bailarak, artadiak isilean gordetzen dituen kobazuloak, tartean Santimamiñekoa, Bizkaiko pintura paleolitikorik garrarrantzitsuenak babesten dituena:  Nabarnizeko erromatarren aurreko kastroa, eta Gernikako hiria eta arbola.

Urdaibaiko Erreserbaren bihotzean kokatua, Baso Margotuak, Naturarekin bat eginda egoteagatik, Artearen mundo mailan bere tokia irabazia du eta ezinbesteko erreferentzia bilakatu da.

Behin baino gehiagotan moztu badute ere, ETAren lagun izan diren talde erradikalen ekintzek erasotua eta jipoitua izan bada ere, Omako Basoa esperientzia artistiko aparta da, espazioari eta Arteari buruz, abangoardia eta naturari buruz, kreazioa eta erabilera publikoari buruz etengabeko elkarrizketan ari baita.

Espazio horretan, gainera, basoak beti eskutazen duen magiak era askotako begiradak baimentzen ditu, egindakoa bere horretan ikusia izan dadin. Izan ere zenbat lagun eta artearekiko sentikortasun, hainbat begirada baitago.

Ibarrola berak dioen bezela: “Saiatu izan naiz kultura garaikidearen eta nire herriaren kultura antzinakoaren arteko harremana estutzen, nire herrian baitan bilatzen baititut oraindik sustraiak”. Mario Onaindia Fundazioa

Hizkuntza: Elebiduna
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia


Sarrera librea aforoa bete arte

Covid-aren egoerak hala eskatzen badu, osasun agintariek adierazten dizkiguten aldaketak eta protokoloak egin eta aplikatuko dira.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color