k
u
l
t
u
r

Olimpia “Confeti y Dinamita”

2020/01/10

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Olimpiak, Lur Usabiagak eta Iñaki Estevezek osaturiko bikoteak, duela urtebete baino gutxiago erakutsi zuen bere lehen EParekin bazuela aski gaitasun. Bost abesti aski izan ziren prentsa eta publikoa liluratzeko, eta 2018ko debutik onenetako bat izan zen, adibidez ‘Mondosonoro’ agerkariarentzat, eta hainbat festibaletan agertu ziren zuzeneko zirraragarriekin.

Bere musikak ezinezko oreka bilatzen du melodia itsaskorren ─ahots guztiz erakargarri eta batzuetan erreguzko baten 80ko urteetako ukituekin─ eta ilunabarreko gitarren rock amorruzko eta asaldatzailearen artean.
Olimpiak hainbat eragin ditu: postpunk, new wave, … “Manchester” gehiago oroitarazten duten gauzekin. Soinu berezia, elektronikoaren eta analogikoaren arteko nahasturari ere esker. Zuzeneko, egungo eta batzuetan erraietatiko letrekin, Olimpia bestelako talde bat da, egungo indie eszenan nagusi den soinutik eta aurrez erabakitakotik urruntzen dena.

Orain Olimpia berriro bereizi da guztiengandik eta guztitik EP berri honekin, Yon Vidaur-ek grabatu eta ekoitzia Donostiako Muir estudioetan; “Confeti y Dinamita” urteko argitalpen nabarmenetako bat izango da ziur asko. Gitarra inguratzaile baino zorrotzekin egindako 4 abestiz osatua, Lur-en ahotsa nabarmentzen da sekula baino indartsuago.

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color