k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Oihalen diseinuko eta estanpazio digitaleko tailerra

2019/05/04

compartir

Ordutegia: 10:00 - 14:00
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa + Kutxa Kultur Moda


Izena eman


Jarduera teoriko-praktiko honek pattern designera hurbiltzea proposatzen du.

Errepikapeneko patroi grafiko bat sortzeko tekniketara eta gaur egungo tresna digitalek eskaintzen dituzten aukeretara hurbilketa egingo da tailerraren atal teorikoan. Alderdi praktikoaren helburua, aldiz, diseinu pertsonaleko proiektu bat osatzea izango da, hasierako ideiatik edo zirriborrotik hasi eta ongi ekoitzi ahal izateko ezinbestekoa den rapport eta diseinuaren zehaztapeneraino. Parte-hartzaile bakoitzak patroi bat egin beharko du, eta digitalki inprimatutako oihal bateko metro lineal batean jasoko du bere diseinua.

Datak: Larunbatero, 2019ko maiatzaren 4tik ekainaren 22ra.

Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa (2 saio) + Kutxa Kultur Moda (Tabakalera) (6 saio)

Ordutegia: Saio guztiak 10:00etatik 14:00etara izango dira.

Hizkuntza: Gaztelania.

Irakaslea: Malús Arbide

Nori zuzendua: Oihalen diseinu eta estanpazio digitala ikasteko interesa duten pertsonei zuzendua da jarduera hau.

Izena eman ahal izango da jarduera argitaratzen den egunetik hasi eta apirilaren 26ra arte, hori barne, edo, bestela, eskainitako plazak amaitu arte. 20 plaza eskainiko dira, eta izena emateko ordenaren arabera esleituko dira plazak. Interesdunek, izena online emateko, Museoaren inprimakia bete beharko dute edo mezu elektroniko bat bidali didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera.

+ informazio gehiago

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color