k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Norio Sato & Maya Kimura

2019/10/15

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


X. MUSIKAGILEAK musika garaikidearen zirkuitua.

Norio Sato

Jilininen (Txina) jaio zen 1951. urtean. Yasumasa Obararekin ikasi zuen eta 1971an Guitar Competition lehiaketan saria lortu zuen (gaur egun Tokyo Interna- tional Guitar Competition gisa ezaguna).

Sato Japoniako gitarra-jole garrantzitsuenetako bat da gaur egun eta obra berri ugari estreinatzen ditu. Gitarraren interpretazioan bitarteko irakaslea da Hiroshimako Elisabeth University of Musicen eta Tokyoko Toho Universityn.

Norio Satok nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, besteak beste, Mexikon, Alemanian, Belgikan, Italian, Frantzian, Ingalaterran, Txinan, Australian, Estatu Batuetan, Venezuelan, Danimarkan, Finlandian, Estonian, etab.

1997an Ensemble Nomad sortu zuen, XX. mendeko eta bizirik dauden konpositoreen obrak interpre- tatzeko helburuarekin. Talde honek Japoniako eta nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du, horien artean daude Gaudeamus International Music Week (2000, Amsterdam), Festival a tempo (2003, Caracas), Huddersfield Contemporary Music Festival (2005) edo Morelia Festival (2007, Mexiko).

Maya Kimura

Maya Kimura Hokkaidon jaio zen. Harumi Hashimotorekin hasi zituen bere ikasketak 3 urterekin. Txikitatik sari asko lortua, horien artean Country Koto Music Festivalen lehen saria. Toho Gauen College of Drama and Music eskolan graduatu ondoren, graduondoko bat burutu zuen eta bere ikasketekin jarraitu zuen ikasle berezi gisa. Keiko Nosaka eta Michiko Takitaren gidaritza- pean ikasi zuen honakoa.

Kontzertu ugari eskaini ditu nazioartean, besteak beste, Berlin, Txekiar Errepublika, Hungaria, Vladivos- tok, Mexiko edo Txinan.

Hokkaido Shinbun Press Award, Incentive Award from the Superintendet of Education eta Betsukai-cho Cultural Award sariak jaso ditu. 2012an bere lehen kontzertua eskaini zuen eta urte berean, Nymphearteko 10. edizioan izan zen, non 14. Keizo Saji saria jaso zuen. Koto4pluseko kide da, baita Miyagi Koto Elkarteko irakasle. Horrez gain, gaur egun Saitamako  Goi-Mailako  Kuki eskolako Soukyoku Klubeko ikasleei irakasten ari da.

Egitaraua

SHINTARO IMAI (1974)
FPB (2018)

SOFÍA MARTÍNEZ (1965)

TITTLE (2019) (*)

JUANJO ESLAVA (1970)

SHUT DOWN (2019) (*)

IÑAKI ESTRADA (1977)

EZINEAN (2003)

JOSÉ MANUEL LÓPEZ – LÓPEZ (1956)

JAPANWINDS (2019)

GABRIELE MANCA (1957)
DEFINIZIONE DEL LUOGO (2000)

(*) erabateko estreinaldia

ANTOLATZAILEA: MUSIKAGILEAK

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color