k
u
l
t
u
r

Nola ekin, ahaleginean hil gabe

2017/03/17

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur

Nahitaezkoa da joateko asmoa aurrez jakinaraztea posta bidez:

info@creactivalia.net

Dohainik


Hitzaldi-tailerra. Kutxa Kultur-ek kulturaren arloan ekintzailetza berritzailea indartzeko xedeaz CREACTIVALIA plataforma bezalako ekinbideak bultzatzen ditu.

Laguntza horri esker, plataforma horrek (100 proiektu baino gehiagoko “Ideien Bankua” daukalarik) aldizkako saioak eskainiko ditu KUTXA KULTUR-eko Ruiz Balerdi aretoan (Tabakaleran, laugarren solairuan) ekintzailetza sustatzeko helburuaz, baita tresnak ere, teknologia eta berrikuntza oinarri dituztenak.

Martxoaren 17an, 19:00etarako, deialdia egiten dugu inbertsiorik eta arrisku ekonomikorik gabe beren enpresa propioa izan nahi duten guztientzat, edota besterik gabe, ekiteko beste era bat ezagutu nahi dutenentzat, ekintzailetza klasikoaren hesi eta mito asko ezabatuz.

Hitzaldi-tailer honen helburua ekintzailetzaz beste ikuspegi bat ematea da, hainbat arlotan (kulturan, telekomunikazioetan, elikaduran, energian, interneten…) zenbait egitasmo aktibatzen lanean urteak eman ondoren. Ekintzailetzaren ikuspegi honek ekintzailetzarako oztopo nagusia, BELDURRA, ezabatzea du oinarri, eta erakustea ekintzailetza egin daitekeela inbertsio ekonomikorik gabe, denbora asko eskaini gabe eta ekintzaile bakoitzak negozio-ereduaz ideia bat aurrez zehaztuta eraman beharrik gabe. Kontua da gauzak gerta daitezen eragitea.


Sarrera libre jarlekuak bete arte.

Nahitaezkoa da joateko asmoa aurrez jakinaraztea posta bidez: info@creactivalia.net

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color