k
u
l
t
u
r

Noir Socha

2022/05/21

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua)

3€/5€
Sarrerak erosi


Noir Socha, zer da? Frantsesa? Txekiera? Izan zitekeen, baina ez. John Koenig idazlearen “Socha” neologismotik (‘The Dictionary of Obscure Sorrows’) abiatu da talde goierritarra bere proiektua zein EP berria izendatzeko.

“Berria” komatxoen artean, bere partaideak urteetan zehar Gipuzkoako eta Euskadiko musika eszenako talde eta proiektu ezberdinetan luze arituak baitira: Erga Omnes taldetik hasita (Donostia Hiria VIII Pop-Rock Saria), Nuke (2005 Gaztea Entzulego Saria), Lain (2008 Gaztea Lehiaketa Sari Nagusia), edota Peachy Joke (Festimad 2013 Saria, Rock Villa de Madrid 2013 Saria) beste hainbaten artean.

Patxadaz landua eta euren jatorri eta influentziei omen eginez, musikari gipuzkoarrek ustekabean hartzen gaituen EP biribila aurkeztu digute. Bildumak berezko nortasuna badu ere, 90. hamarkadako eszena alternatiboaren DNA nabari zaio. Stone Temple Pilots, Radiohead edota Pearl Jam datozkigu burura EPa osatzen duten 5 kantuak entzuteaz bat. Grunge dira grunge izan gabe. Gary Clark Jr. edo Alabama Shakes gogora dakartzan hegoaldeko riff urratuek ordea beste bide batzuetatik eramaten gaituzte.

Batzuetan Michael Kiwanukaren giro epeletara hurbiltzen gara; besteetan Jeff Buckley-ren Grace-en zantzu garbiak igartzen dizkiogu Joseba Basarteren ahotsaren kalitatean zein kantuen egituretan. Izen nabarmenegiak badirudite ere, dagokion testuinguruan kokatzen dute Iban Martin “Lemy”-ren (Agosto Estudios, Belauntza, Gipuzkoa) soinu eta ekoizpen lan bikainak, zein Oihan Lizasoren (2Noisy Estudio, Azpeitia, Gipuzkoa) masterizazio apartak. Biak ala biak funtsezkoak izan dira NOIR SOCHAk EP honekin erdietsi nahi izan duen helburua betetzeko; 5 pistako bilduma bat, bat-bateko soinuduna eta aldi berean sakontasunez landutakoa. Zuzenean eta etenik gabeko hartualdietan grabatua, ez da oharkabean igaroko jorratzen dituen musika-genero zaleen artean, haien erreprodukzio-zerrendetan tartexo bat eginez ziur.

Sarrera aurreratua 3 € (ikuzkizunaren bezperako 24:00ak arte) | SARRERAK EROSI 

Leihatilan 5 €. Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da.

Lehiatila: (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Covid-aren egoerak hala eskatzen badu, osasun agintariek adierazten dizkiguten aldaketak eta protokoloak egin eta aplikatuko dira.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color