k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Noa Voll Damn & The Hell Drinkers

2019/02/02

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

6€/8€
Sarrerak erosi


Manu Gestido (Casual Blues, Mal de Muchos), Gus González (The Billie Jeans, Sky Beats) eta Sergio Villar-ek (LosDelGás, Sky Beats), elkarrekin jo ondoren zenbait proiektutan, Ainhoa Eguiguren (Les Fous) abeslari donostiarrarekin indarrak batzea erabaki zuten. Azken honek bluesari dion maitasunagatik, beren eraginik beltzenak (soul, r&b eta rock n’ rolla) nahastea erabaki zuten helburu argi batekin sortzeko laukotea: blues munduko klasikoak bildu eta beren erara janztea.

2018a, zalantzarik gabe, paregabeko urtea izan da taldearentzat: aipagarria uztailean Hondarribia Blues Festival-i eman zioten hasiera La Benta eszenatokian, baita Burlada Blues Festival-en eta Heineken Jazzaldian, Fnac eszenatokian, egindako emanaldiak ere. Diskoa besapean dutela, beren helburua lortua dute zalantzarik gabe: «ahalik eta gehien jotzea zuzenean, jendeari bluesaren magia transmititzeko», eta beren energia blues zale on guztiekin partekatzeko are gogotsuago ekiten diote berehalako etorkizunari.

 

Sarrerak: 6 € aurrez aldetik / 8 € leihatilan

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color