k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

NeZa Torkar eta María Zubimendi | akordeoia

2018/12/05

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


2017ko ARRASATE HIRIA NAZIOARTEKO AKORDEOI LEHIAKETA.

Neža Torkar

Eslobakian 1990ean jaioa. Ljubljanan goi-mailako ikasketak amaitu ostean Alemaniara joan zen Ivan Kovalekin master bat egitera, Weimarreko Franz Liszt Musika Unibertsitatean. Hobekuntza-ikastaro ugaritan parte hartu du. Bakarlari zein ganbera-talde ezberdinetako kide bezala kontzertuak ematen ditu eta hainbat proiektu eta jaialditan parte hartu du: Musical Evita, Gewandhaus Leipzig, Esloveniako Musikari Gazteak, Rundfunkaufen, RTV Eslovenia eta Festival Echos, besteak beste. 2003 urteaz geroztik bakarlari eta ganbera-musikan emaitza bikainak lortu ditu Eslovenia, Kroazia, Italia, Alemania eta Belgikako lehiaketatan. 2017an Klingenthaleko (Alemania) 54. Nazioarteko Lehiaketan hirugarren saria eta “Arrasate Hiria” Nazioarteko Lehiaketan (Euskadi) lehenengo saria “ex aequo” lortu zituen.                                                                  

 MARIA ZUBIMENDI

1994an Zumaian jaio zen (Gipuzkoa) eta Miren Iñargarekin hasi zen akordeoia ikasten 9 urte zituela. Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian) Iñaki Alberdi, Aitor Furundarena eta Miren Iñargarekin akordeoi ikasketak burutu zituen eta ondoren Basileako Musikhochschule FHNW zentroan musika garaikidean espezializatutako master bat burutu zuen Mike Svoboda, Marcus Weiss eta Jürg Hennebergerrekin. Hainbat lehiaketa nazional eta nazioarteko txapelketatan sariak lortu ditu, besteak beste, 1. saria “ex aequo”  Arrasate Hiria Nazioarteko lehiaketan (2017, Euskadi) edo 2. saria Klingenthal-eko (Alemania) Nazioarteko Akordeoi-Lehiaketan. Zone Experimentale eta Pluralensemble bezalako taldeekin elkarlanean aritu da eta Bernaola Festival, Donostiako Musika Hamabostaldia, Semana Religiosa de Cuenca, Musikagileak Musika Garaikideko Zikloa, Klang Basel, Leicht über Linz eta beste hainbat ziklotan parte hartu du. Estreinaldi ugari egin ditu Euskadi, Espainia, Suitza eta Austrian eta gaur egun Zukan Hirukoteko kidea da.

EGITARAUA

  • GIGA EN SI B MENOR, CARL HEINRICH GRAUN (1704-1759) // Neža Torkar
  • DANZA DE LA PASTORA/DANZA DE LA GITANA, (1927) ERNESTO HALFFTER (1905-1989) // Neža Torkar
  • SEQUENZA XIII “CHANSON”, (1995) LUCIANO BERIO (1925-2003) // María Zubimendi
  • FANTANGO, (1984) JUKKA TIENSUU (1948-) // Neža Torkar
  • PRELUDIO, SARABANDA Y GIGA DE LA SUITE INGLESA Nº 2 BWV 807 EN LA MENOR, J.S. BACH (1685-1750) // María Zubimendi
  • BALG-KANN, (2013) UROŠ ROJKO (1954-) // Neža Torkar
  • HACÍA EL VACÍO, F. J. DOMÍNGUEZ ROBLES (1993-) / Lehen emanaldi absolutua // María Zubimendi

 

Antolatzailea: HAUSPOZ
SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE.

 

Hurrengo
Ekitaldiak

Kloud C

18/01/2019


Gudua

24/01/2019


Tenpera

25/01/2019



Anai

26/01/2019



Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color